Uztailaren 9an, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak osoko bilkura berria egin zuen, Euskadiko gizarteratze-politiken erronka eta lan-ildo nagusiak aztertzeko. Kontseilu hau administrazio publikoen eta gizarte-eragileen arteko parte-hartze eta lankidetza gunea da, gizarteratze-politikak garatzen eta hobetzen laguntzeko.
HIREKIN
HIREKINek Kontratazio Publikoaren Behatokiaren lantaldearen aurrerapenak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailari
Ekainaren 23an, HIREKINeko ordezkariek bilera egin zuten Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuarekin, Iván Larraza Ongizateko sailburuordearekin eta Itziar de la Peña Hirugarren Sektore Sozialaren eta Komunitate Ekintzaren Sustapenerako zuzendariarekin, guztiak Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Saileko ordezkariak.
HIREKINek Euskal Enplegu Foroaren sorreran parte hartu du
Uztailaren 16an egin zen Euskal Enplegu Foroaren osoko bilkura eratzailea. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak, Enpleguko Sailburuordetzaren bidez, sustatu du, eta enpleguaren arloko 42 eragilek osatzen dute. Horien artean dago HIREKIN ere.
Gaur ezagutzen dugu , SIRIMIRI Zerbitzu Soziokulturalak ezagutuko ditugu , bere zuzendaria- talde kudetzailearen eskutik
“Ia 40 urteko ibilbidearekin, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak adinekoei zuzendutako arreta-zerbitzuak garatu eta kudeatzen ditu, hurbileko, profesionala eta pertsonan oinarritutako zaintza-ereduaren alde eginez. Elkarrizketa honetan, erakundearen ibilbidea eta egiten duen lana gertutik ezagutuko ditugu.”
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2025eko Barometroak belaunaldi arteko erreleboa izango du ardatz
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Behatokiak ekainaren 19an aurkeztu zituen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2025eko Barometroaren emaitzak, Gasteizko Europa Jauregiko Gasteiz Aretoan. Bi urtez behin argitaratzen den txosten honek, 2019az geroztik, euskal gizarte-erakundeen eta sareen egoerari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du.
Gaur ezagutzen dugu AMIGÓ FUNDAZIOA, Juan Zalduondo Etxeandia, bere zuzendariaren bidez
“Gizarte- eta hezkuntza-esku-hartzeko proiektuak, nazioarteko lankidetza-programak, garapenerako hezkuntza-ekimenak eta prestakuntza nahiz ikerketa-jarduerak garatzen ditugu.”
Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak bere eguna ospatu zuen Legebiltzarrean
Hirekin Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean izan zen, joan den maiatzaren 13an Eusko Legebiltzarrean ospatutako ekitaldian. Gainera, aurten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen 10. urteurrena ere bete da.
Gaur ezagutzen dugu NUEVO FUTURO Elkartea, Carlos Albaina, bere zuzendariaren bidez
“Nuevo Futuro Araba erakundean uste dugu haur edo nerabe batek ere ez lukeela hazi behar maitasunik, babesik eta aukerarik gabe. 1968tik, Espainian etxebizitza txikien ereduan aitzindari izanik, beren familiekin bizi ezin diren adingabeei etxe bero eta seguruak eskaintzeko lan egiten dugu, beren bizi-proiektua berreraikitzen lagunduz.” 1.Esango al diguzue nola sortu zen erakundea eta zein ibilbide … Read more
Hirekinen eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzaren arteko bilera
Joan den apirilaren 22an, asteazkena, Hirekinek bilera egin zuen Lakuan, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde Elena Pérezekin eta Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari Marivi Portugalekin, erakunde arteko harremanen agendaren baitan.
Aurrerapausoak administrazioaren sinplifikazioan eta elkarrizketa zibilean Euskadin
Euskadin administrazio publikoaren modernizazioan eta hirugarren sektorearekiko elkarrizketan urrats berriak eman dira, administrazioa arintzeko eta sinplifikatzeko lege-aurreproiektuaren testuinguruan, non Hirekinek herritarren parte-hartzea sustatzeko eta elkarrizketa-prozesuak errazteko dinamizazio-rola izan duen.