Lanbideren Prestakuntza Zuzendaritzarekin dugun aldizkako topaketen agendaren esparruan, joan den azaroaren 5ean Juan Carlos Ibarrolak 2024ko deialdien egoerari eta 2025erako aurreikuspenari buruzko informazio-bilera batera deitu gintuen, bai eta Lanbide Planaren barruan datorren urterako aurreikusten den Lanbideren berrantolaketari buruzko informazio-bilera batera ere.
Month: November 2024
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOKO SAILBURUAREKIN, NEREA MELGOSAREKIN, BILERA
Hirekin elkartetik legegintzaldi hasierako bilera bat izan dugu Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuarekin, eta, bertan, sailak 2025-2027rako duen lan-planari buruz hitz egin dugu, eta erakundeen intereseko gaiak partekatu ditugu, 2025erako Hirekin-en aurreikusitako jarduera-ildoei dagokienez.
FERRER I GUARDIA FUNDAZIOAK ANTOLATUTAKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN IRAUNKORTASUN-AZTERKETA AURKEZTEKO JARDUNALDIA
Joan den azaroaren 14an, Hirekin-ek, Sareen Sarearen ordezkari gisa, Hirugarren Sektoreko Plataformak antolatutako jardunaldian parte hartu genuen, Ferrer i Guardia Fundazioak antolatuta. Jardunaldi horretan, Kataluniako, Madrilgo, Gaztela-Mantxako eta Andaluziako autonomia-erkidegoetako sektoreko ordezkariekin eta mundu akademikoko eragileekin batera parte hartu dugu.
“Berdintasuna enpresan” bereizgarria emateko oinarriak onartzen dituena
IGD/954/2024 Agindua, irailaren 5ekoa, “Berdintasuna enpresan” bereizgarria emateko oinarriak onartzen dituena. Agindu honen xedea da Berdintasun Ministerioak “Berdintasuna enpresan” bereizgarria emateko ezarritako prozeduraren deialdia egitea. Bereizgarriaren helburua da genero-berdintasuneko politikak lan-baldintzetan, antolamendu-ereduetan eta gainerako jarduera-eremuetan ezartzeko konpromisoa hartu duten erakundeen lana aitortzea eta sustatzea. Hautagai diren erakundeak bi taldetan bereizten dira, Berdintasun Plana izatearen edo … Read more
Hilabete honetan ezagutuko dugu… SUSPERGINTZA
Konta al diezagukezue nola sortu zen erakundea eta zein izan den bere ibilbidea urte hauetan zehar? Suspergintzaren sorrera EDE Fundazioari zuzenean lotuta dago. 1988an, jarduera-ildo bat sortzeko beharra hauteman zen, EDEk egiten zituen programa eta zerbitzuetan egiten zen lanari jarraipen logikoa emango ziona. Urte horretatik aurrera, Suspergintzak programak eta ekipamenduak diseinatu eta kudeatzen ditu esku-hartze … Read more