Uztailaren 9an, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluak osoko bilkura berria egin zuen, Euskadiko gizarteratze-politiken erronka eta lan-ildo nagusiak aztertzeko. Kontseilu hau administrazio publikoen eta gizarte-eragileen arteko parte-hartze eta lankidetza gunea da, gizarteratze-politikak garatzen eta hobetzen laguntzeko.
Bileran, besteak beste, Kontseiluaren 2025eko Memoria onartu zen, 2022-2026 Gizarteratzeko V. Euskal Planaren jarraipena eta ebaluazioa aztertu ziren, eta Gizarteratze Zerbitzuei buruzko Elkarrizketa Gunearen azken txostena aurkeztu zen. Era berean, Enpleguaren Euskal Sarearen zerbitzu-zorroa eta haren tresna komunak arautuko dituen dekretu-proiektua aurkeztu zen; araudi hori bereziki garrantzitsua izango da gizarteratzearen eta enpleguaren arloan lan egiten duten erakundeentzat.
HIREKINek ekarpenak prestatu eta aurkeztu ditu bai Kontseiluaren Osoko Bilkuraren esparruan, bai dekretu-proiektuari dagokionez, araudi berriak pertsonen beharrei erantzun diezaien eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan egiten duten ekarpena indartu dezan.
HIREKINek foro hauetan duen parte-hartzeak erakusten du administrazio publikoekin elkarlanean jarduteko eta pertsonengan oinarritutako gizarteratze- eta enplegu-politika eraginkorragoak sustatzeko duen konpromisoa.