CEESLE erakundearen osaera

Irailaren 27an CESSLE (Espainiako Irabazi Asmorik gabeko Enplegatzaile Sozialen Konfederazioa edo estatu-mailako esku-hartzeko sozialaren arloko patronala) erakundea osatzeko ekitaldi ofiziala egin zen Madrilen, eta Hirekinek parte hartu zuen AEEISS (Gizarte Ekimeneko eta Gizarte Zerbitzuen Enpresen Espainiako Elkartea) erakundearen bidez. Hori mugarri bat izan da sektoreko negoziazio kolektiboaren ibilbidean, eta aukera ematen du eragin-esparru handiagoa hartzeko; … Read more

Bilera La Confederació erakundearekin kontzertazio sozialaren ereduen inguruan

Irailaren 22an, Hirekin eta La Confederació erakundeetako presidenteak eta talde teknikoak bildu ginen formatu birtualean, eta Euskadi eta Kataluniako kontzertazio sozialaren arloko lege‑aurrerapenak partekatu genituen, funtsezko elementu partekatuak identifikatzeko eta kontzertazioaren arauketako esperientzia eta ikuspuntuak alderatzeko. Horiek erabilgarriak izan daitezke gure lurraldeetan kontzertazio-ereduak eraikitzeko orduan.

Gobernuaren eta sindikatuen arteko akordioa 2021erako LGSa (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) igotzeko

Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak eta CCOO eta UGT sindikatuetako arduradunek akordio bat lortu dute 2021erako lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko, baina ugazaben ordezkariek (CEOE Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa eta ATA Langile Autonomoen Elkartea) ez dute bat egin akordio horrekin. Adostu dute igoera hileko 15 eurokoa izango dela (% 1,67 inguru), honako kopuru hauetara iritsi … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies