Enpleguaren aldeko Itun Sozialaren urtea

HIREKINek enplegu-politika publikoen garapenean parte hartzen duten 112 agenterekin batera sinatu zuen Enpleguaren aldeko Itun Sozialak urtebete bete du, eta, hori ospatzeko, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak antolatutako ekitaldi bat egin zen martxoaren 5ean. Ekitaldi horretan, lehen urteurren horretako aurrerapen eta erronka nagusiak berrikusi ziren.

Read more

Euskadiko Atzerriko Profesionalen Elkartea – PRESTATURIK

prestaturik-aisa-elkartea

2003an sortu zuten profesional migratzaile atzerritarrek eta bertakoek, eta sortzeko motibazioen artean izan genuen atzerriko tituluak homologatzeko laguntza, migratzaileen aukera-berdintasunaren aldeko borroka, giza eskubideen defentsa eta ekitatea bezalako printzipioak. Arestian adierazitakoagatik, Prestaturik irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa eratu zen, gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak euskal gizartean integratzen laguntzeko. Helmuga Helburu nagusia da gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan … Read more

JUAN CARLOS IBARROLA LANBIDEKO PRESTAKUNTZA ZUZENDARIAREKIN BILERA

Lanbideren Prestakuntza Zuzendaritzarekin dugun aldizkako topaketen agendaren esparruan, joan den azaroaren 5ean Juan Carlos Ibarrolak 2024ko deialdien egoerari eta 2025erako aurreikuspenari buruzko informazio-bilera batera deitu gintuen, bai eta Lanbide Planaren barruan datorren urterako aurreikusten den Lanbideren berrantolaketari buruzko informazio-bilera batera ere.

Read more

FERRER I GUARDIA FUNDAZIOAK ANTOLATUTAKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN IRAUNKORTASUN-AZTERKETA AURKEZTEKO JARDUNALDIA

Joan den azaroaren 14an, Hirekin-ek, Sareen Sarearen ordezkari gisa, Hirugarren Sektoreko Plataformak antolatutako jardunaldian parte hartu genuen, Ferrer i Guardia Fundazioak antolatuta. Jardunaldi horretan, Kataluniako, Madrilgo, Gaztela-Mantxako eta Andaluziako autonomia-erkidegoetako sektoreko ordezkariekin eta mundu akademikoko eragileekin batera parte hartu dugu.

Read more

“Berdintasuna enpresan” bereizgarria emateko oinarriak onartzen dituena

IGD/954/2024 Agindua, irailaren 5ekoa, “Berdintasuna enpresan” bereizgarria emateko oinarriak onartzen dituena. Agindu honen xedea da Berdintasun Ministerioak “Berdintasuna enpresan” bereizgarria emateko ezarritako prozeduraren deialdia egitea. Bereizgarriaren helburua da genero-berdintasuneko politikak lan-baldintzetan, antolamendu-ereduetan eta gainerako jarduera-eremuetan ezartzeko konpromisoa hartu duten erakundeen lana aitortzea eta sustatzea. Hautagai diren erakundeak bi taldetan bereizten dira, Berdintasun Plana izatearen edo … Read more