Uda ostean bueltan gara

Itzuli gara. Udako etenaldiaren ondoren, Gizardatz, Hedatzen eta Aisa plataformetan berriro ekin diogu sareari, eta iraileko ale berri honetan azalduko dizkizuegu berrikuntzak.

Newsletterren irudia berritzen hasi gara, zenbaki honetan ikusiko duzuen bezala, zuen interes eta beharretara hobeto egokitzen saiatzeko.

Diseinu berriarekin, bazkide diren erakundeen beharretara hurbildu nahi dugu, “Hirekin gara” gune propio bat sortuz, zeuen edukiak (ikastaroak, jardunaldiak, memoriak, sariak…) partekatu eta ikusarazteko, Hirekin osatzen duzuen erakundearen bozgorailu eta topagune izan dadin.

“Sektorearen gaurkotasuna” atala ere sartu dugu, gure lurraldeaz haraindiko albiste eta ekitaldiei begirada zabaldu ahal izateko, perspektiba eta ikaskuntza ekar diezaguten.

Eta “Erakundeentzako informazioa” izeneko atal bat gehitu dugu, Laguntzak, Deialdiak, Araudi interesgarriak… estekekin, non gai interesgarrien berri izango dugun, bai eta “Agenda” bat ere, hurrengo ekitaldiekin, ezer ez galtzeko.

Bazkide diren erakundeei elkarrizketak egiteko gure espazioa mantentzen jarraituko dugu, baita “Laneko gaurkotasuna” ere. Bertan, aplikatu beharreko lege-informazioa duten artikuluak zintzilikatzen jarraituko dugu.

Espero dugu aurkezten dizuegun Newsletter berria gustuko izatea eta baliagarria izatea zuen eduki eta iruzkinekin elikatzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies