Inklusiorako Euskal Kontseiluak V. Inklusio Planaren garapena aztertu du

Inklusiorako Euskal Kontseiluak uztailaren 9an egin zuen osoko bilkuran Euskadiko inklusio-politiken garapenari lotutako hainbat gai jorratu zituen.

Besteak beste, Kontseiluaren 2025eko Memoria onartu zen, 2022-2026 aldirako V. Euskal Inklusio Planaren jarraipenari eta ebaluazioari buruzko informazioa aurkeztu zen, eta Inklusio Zerbitzuei buruzko Elkarrizketa Gunearen azken txostena ezagutarazi zen. Halaber, Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroari eta haren tresna komunei buruzko dekretu-proiektuaren berri eman zen; araudi hori bereziki garrantzitsua izango da inklusioaren eta enpleguaren arloan lan egiten duten erakundeentzat.

Bilkura honek administrazioen eta gizarte-eragileen arteko lankidetza eta koordinazioa indartzeko balio izan zuen, gizarte- eta lan-inklusioa sustatuko duten politika publikoak garatzen jarraitzeko.