HILABETE HONETAN EZAGUTZEN DUGU… BIZKAISIDA 

Esango zenigukete nola sortu zen erakundea eta zein izan den bere ibilbidea urte hauetan zehar? 

BIZKAISIDA – Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordea 1986an sortu zen, herritarren mugimenduaren kezka eta ekimen boluntario eta aktiboaren aurrean, ordura arte ezagutzen ez zen GIBarekin eta hiesarekin lotutako arazoen aurrean sentsibilizatuta. Xiringak edo PIJak trukatzeko programari bide eman zion Kaleko Lanarekin hasi zen. Programa hori izan zen Espainiako Estatuan abian jarri zen mota horretako lehena. Arlo komunitarioan lan egiten dugu, exijentzia txikiko esku-hartze esparru baten eta kalteak eta arriskuak murrizteko eredu baten barruan. 
Ordutik, beti egon gara adi GIB/HIESaren bilakaerari eta erronkei eta kolektibo ahulenei. Horregatik, arreta eta laguntza soziosanitarioko beste proiektu batzuk ere abiarazi ditugu, kolektibo berri horiei zuzenduak eta premia berriei erantzuten dietenak. 
Aldi berean, proiektu eta ikerketen bidez, gaur egun oraindik GIBaren inguruan dagoen estigmaren eta diskriminazioaren aurkako borrokan lan egiten dugu. Azken urteotako aurrerapen sanitario izugarriek GIBa infekzio kroniko bihurtzea lortu dute, baina gizarteak gizonen eta emakumeen gain isurtzen dituen bazterketa, estigma, arbuioa, eskubideen ukapena, isolamendua eta aurreiritziak izugarriak dira oraindik. 

Gaur egun, zeintzuk dira garatzen ari zareten proiektuak?

Honen alde egiten dugu lan: 

  • GIBaren eta hepatitis biralaren prebentzioa eta diagnostiko goiztiarra, infekziorako arrisku handiena duten kolektiboetan (gizarte-bazterketa kronifikatuko egoeran dauden eta drogak kontsumitzen dituzten pertsonak; prostituzioan aritzen diren pertsonak; gizonarekin sexua duten gizonak -SH-; migratzaileak; transgeneroa duten pertsonak). 
  • Estigma eta diskriminazioa desagerraraztea lehen aipatutako kolektiboen osasun-testuinguruetan. 
  • Esku-hartze bio-psiko-soziala, osasun-arazoak (GIB, adikzioak, osasun mentala…) gizarte-bazterketa larriko arazoekin intersekzionatzen dituzten testuinguruetan, gizarte-babeseko sistemetara iristeko oztopoekin. 
  • Gizartea sentsibilizatzea eta informatzea GIBaren esposizio-arriskuei eta transmisio-bideei buruz, iritzi eta jarrera estigmatizatzaileetatik urrun, jardunaldien, argitalpenen, ikerketen, testuinguru komunitarioetako sare-lanaren, ikerketa- eta salaketa-sareetan parte hartzearen eta abarren bidez. 

Etorkizunari begira, zeintzuk dira epe laburra-ertainean (5 urte) identifikatzen dituzuen erronka nagusiak?

  • Zahartzeari ematen dizkiogun erantzunak egokitzea, eta, beraz, artatzen ditugun pertsona gehienen narriadura fisiko eta mentalari egokitzea. 
  • Adikzioen arloan lan egiten dugun erakundeen sarea (UNAD) mantentzen eta indartzen laguntzea. Eragin politikoko esparru gisa, eta eremu eta esku-hartze gisa. 
  • Gure proiektuak mantentzeko finantzaketa nahikoa eta egonkorra lortzea eta mantentzea. 

Zer ekarpen egiten dizue Gizardatzeko kide izateak?

  • Sektorearen barruan abian dauden negoziazio-prozesuak ezagutzea 
  • Elkartrukea beste erakunde batzuekin 
  • Aholkularitza hitzarmen sektorialaren aplikazioari eta/edo giza baliabideen lan-kudeaketari buruzko zalantzetan 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies