Hirekin Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Egunean izan zen, joan den maiatzaren 13an Eusko Legebiltzarrean ospatutako ekitaldian. Gainera, aurten Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Legearen 10. urteurrena ere bete da.
Jardunaldiaren helburua izan zen Euskadin gizarte inklusiboago, kohesionatuago eta parte-hartzaileago baten alde lanean ari diren 4.000 erakundetik gora egiten duten eguneroko lana ikusaraztea eta aitortzea. Ekitaldian Bakartxo Tejeria-k, Eusko Legebiltzarrako presidentea, eta Nerea Melgosa-k, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua, ere parte hartu zuten.
Ekitaldian, halaber, Sareen Saria eman zitzaion Javier Valdivia Bilbao-ri, Euskadi solidarioago eta inklusiboago baten eraikuntzan egindako ibilbide eta konpromisoagatik.
Topaketak gizarte-eremuko erakundeak, sareak eta instituzioak bildu zituen, sektorearen lan kolektiboa aitortzeko eta balioan jartzeko espazio batean.