Euskadin administrazio publikoaren modernizazioan eta hirugarren sektorearekiko elkarrizketan urrats berriak eman dira, administrazioa arintzeko eta sinplifikatzeko lege-aurreproiektuaren testuinguruan, non Hirekinek herritarren parte-hartzea sustatzeko eta elkarrizketa-prozesuak errazteko dinamizazio-rola izan duen.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak sustatutako lege-aurreproiektuak herritarrak erdigunean jartzen ditu, administrazio-prozedurak erraztu, digitalizazioa indartu eta kudeaketa publikoaren efizientzia hobetzeko helburuarekin . Testuak desburokratizazioa, datuetan oinarritutako erabakiak eta zerbitzu publikoen irisgarritasuna indartzea planteatzen du.
Testuinguru honetan, 2026ko apirilaren 13an, Gasteizen, Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren ezohiko bilera egin zen, eta bertan lege-aurreproiektuaren txostena onartu zen. Prozesuan Sareen Sareak parte hartu du, hirugarren sektoreko hainbat sare biltzen dituenak (hala nola Hirekin), eta haren lanari esker ekarpenak bideratu eta gizarte-eragileen inplikazioa indartu da; baita EAPN ere. Sareen Sarea-k, lehen aipatu dugun bezala, Hirugarren Sektore Sozialeko sare ezberdinak biltzen ditu, hala nola ONCE, EAPN, Hirekin…
Ekimen hauek administrazio eredu eraginkorrago, hurbilago eta parte-hartzaileago baterantz aurrera egitea dute helburu, gobernantza publikoaren kalitatea indartuz.