Sareen Sareko Ohiko Batzar Orokorraren ospakizuna ekainaren 18an, Donostin

Urtero bezala, Sareen Sareak Ohiko Batzarra egin zuen Donostian, Elkaturen egoitzan.

Ohiko Batzar honetan, joan den ekitaldiko kontuak eta jarduera-memoriaren eman ziren. Era berean, 2025eko aurrekontu berriak eta ildo estrategiko berriak aurkeztu ziren, nagusiki erakundeen arteko elkarrizketa hobean, barne-sendotzean eta sektorearen presentzia publikoan oinarrituta.

Saioaren amaieran, gobernantza kolaboratiboari buruzko elkarrizketa-gune bat ireki zen Asier Arambarri Eusko Jaurlaritzako Gizarte Berrikuntzako zuzendariarekin eta Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuarekin, non kezka komunak, proposamenak eta etorkizuneko sinergiak partekatu ziren euren artean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies