Pentsiodunen eskubideak zabaltzeko, genero-arrakala murrizteko eta pentsio-sistema publikoaren iraunkortasun-esparru berria ezartzeko premiazko neurriei buruzko martxoaren 16ko 2/2023 Legegintzako Errege Dekretuak aldaketak egin zizkion Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrari, eta horien artean dago 52. xedapen gehigarri berria, prestakuntza-programetan sartutako prestakuntza-praktikak edo kanpoko praktika akademikoak egiten dituzten ikasleen Gizarte Segurantzako kotizazio-betebeharra jasotzen duena.
Betebehar horrek bi kasu biltzen ditu:
- Praktikak ordainduak direnean: Kotizatzeko betebeharra prestakuntza-programa finantzatzen duen erakundearena edo organismoarena da.
- Praktikak EZ badira ordaintzen: Betebeharra enpresak, erakundeak eta praktikak egiten diren erakundeak izango dute, non eta ez den adosten prestakuntza-zentroak hartzen duela betebeharra bere gain.
Bi kasuetan, kotizazio-kontuaren kode espezifiko bat eskatu beharko da kolektibo horrentzat.
Printzipioz 2023ko urriaren 1erako indarrean jartzea aurreikusita zegoen betebehar hori atzeratu egin da, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren informazioaren arabera, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak proposatuta, eta oraindik ez da zehaztu noiz sartuko den indarrean, ezta aurreikuspen horretara egokitzapenik egingo den ere.