Sareen Sarea EAJko eta PSEko ordezkariekin bildu da Sumarrek sustatutako lege-proposamenaren norainokoa aztertzeko.
Martxoan, Sareen Sareak bilerak egin ditu EAJrekin eta PSErekin, Sumarrek sustatutako Lege Proposamenak aurrera egitearen garrantzia azaltzeko. Lege horrek Sektore Publikoko Kontratuen Legea aldatzea planteatzen du, hitzarmen kolektibo berriek edo LGSren eguneratzeek eragindako zenbait kontratu publikotan prezioak eguneratu ahal izateko. HIREKIN alderdi politikoekin egindako elkarrizketa erronda honetan ere parte hartu du. Hirugarren Sektorearen eskaera historiko batekin lerrokatutako proposamena da, gizarte-erakundeen finantzaketari berme eta segurtasun handiagoa eskainiko liokeena, kasu askotan funtsezko zerbitzuak kudeatzen baitituzte administrazio publikoekin lankidetzan.
Bilerak EAJrekin eta PSErekin
Lehenengo bilera martxoaren 14an izan zen, EAJrekin, Sabin Etxean. Bilera horretan Idoia Sagastizabal Kongresuko diputatuak, Nerea Ahedo senatariak eta Ana Esther Furundarena EBBko burukideak hartu zuten parte. Sareen Saretik Pablo Moratalla, Begoña Besada eta Txema Franco bertaratu ziren. Bileran, legegintza-proposamenaren inguruko balorazioak partekatu ziren, eta proposamen hori bultzatzeko bide parlamentarioak jorratu ziren.
Martxoaren 21ean, Sareen Sarea PSErekin bildu zen, Teresa Laespada Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatuak eta Óscar Seco BFAko Gizarteratzeko zuzendari nagusiak ordezkatuta.
Sareen Sareak Sumar-ek bultzatutako proposamenaren informazioa kontrastatu zuen, eta haren irismenari eta eraginari buruzko lehen iritziak trukatu zituen. PSE prest agertu zen proposamena barrutik aztertzeko eta elkarrizketa zabalik mantentzeko, bideragarritasuna eta egon litezkeen arau-alternatibak baloratzeko.
Bilera horiek Sareen Sareak bultzatutako bilera-sorta baten barruan daude. Bilera horiek EH Bildurekin, Euskadiko PPrekin eta Suma Euskadirekin ere egitea eskatu du, alderdi guztiei Hirugarren Sektore Sozial osorako lege-proposamenaren garrantzia helarazteko.