Joan den maiatzaren 22an argitaratutako 2/2024 Errege Lege Dekretuak hainbat berrikuntza ekarri ditu, hala nola aurreko artikuluan hitzarmen autonomikoen aplikazio-lehentasunari buruz jorratutakoa, eta erregulazio berri bat sartu du bi gai garrantzitsutan:
Bularreko haurraren zaintzeko baimena netaketa: Edoskitzeagatiko baimena lanaldi osoetan metatzeko aukera ematen du, hitzarmen kolektiboan, enpresa-itunean edo kontratu indibidualean aurreikusita egon beharrik gabe, hori ezinbesteko baldintza baitzen orain arte. Araudi berri horrek ez dio inola ere eragiten metatutako egunen zenbaketari, eta ez du egun kopuru zehatzik ezartzen.
Langabezia-sorospena: Onartutako aldaketak azaroaren 1ean sartuko dira indarrean, eta, nagusiki, langabeziagatiko babesaren asistentzia-mailaren erreformari egiten diote erreferentzia, estaldura handituz, babesgabetasunak kenduz eta eskuratzeko baldintzak sinplifikatuz:
- Oro har, araubide berriaren hartzaile izango da enplegu bat galdu aurreko egoerarekin edo kotizaziopeko prestazioa agortzearekin zuzeneko lotura duten langabeen kolektiboa.
- Familia-erantzukizunik gabeko 45 urtetik beherakoei estaldura handitzea, betiere 360 eguneko kotizaziopeko prestazioa agortu badute eta sei hilabetetik beherako kotizazio-aldiak egiaztatzen badituzte, nahiz eta familia-erantzukizunik ez izan.
- Langabezia-sorospena jasotzeko eskubidea gertaera eragilearen hurrengo egunetik aurrera sortzen da, betiere eskubide hori gertaera eragilearen dataren ondorengo hamabost egun baliodunetan eskatzen bada.
- Sorospenaren gehieneko iraupena 30 hilabetekoa izango da.
- Kendu egiten da lanaldi partzialean lan egindako orduen araberako kenkari proportzionala, eta mantendu egiten da 52 urtetik gorakoen sorospena, zenbateko finkoa duena.
- Kendu egiten da kotizaziopeko prestazioa agortu eta hilabeteko itxarote-epea kotizazio gabeko prestazioa eskuratu ahal izateko.
- Errenta propioak lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik gora jasotzeagatik eskatzailea salbuesten da, eta familia-erantzukizunak egongo direla ezartzen da familia-unitatea osatzen duten pertsonen guztizko errentak, eskatzailea barne, lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 gainditzen ez duenean.
- Lan-harreman batean edo gehiagotan, gehienez 180 egunez bateragarritasuna baimentzen da, lanera itzultzea ez zigortzeko.
- Langabezia-prestazioa eta subsidioa eteteko beste arrazoi bat sartzen da, jarduera-akordioa eteteagatik.
- Bidegabe jasotako prestazioak itzultzeko betebeharren beste erregulazio bat ezartzen da.