Ministerioen arteko batzorde bat sortu da klausula sozialen aplikazioa bultzatzeko

Uztailaren 19an onartu zen 667/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Kontratazio Publikoan klausula sozialak txertatzeko garapen eta hobekuntzarako Ministerio arteko Batzordea sortzen duena. Horren helburua kontratazio publiko sozialki arduratsua bultzatzea da.

https://www.boe.es/eli/es/rd/2023/07/18/667/con

Batzorde hori Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 Ministerioari atxikita egongo da, eta ministerio guztien ordezkaritza izango du. Batzordearen eginkizunak izango dira, besteak beste, klausula sozialen aplikazioa aztertzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea kontratazio publikoan, hala nola informazioa, irisgarritasuna eta diseinu unibertsala, preskripzio teknikoak, esleipen-irizpideak, egikaritze-baldintza bereziak, bidezko merkataritza edo kontratu erreserbatuak.

Dekretuak berak adierazten duenez, “gizartearekiko arduratsua den kontratazio publikoaren edo izaera sozialeko kontratazio publiko estrategikoaren bidez, agintari publikoek enplegu-aukerak, lan duinak, gizarteratzea, irisgarritasun unibertsala, pertsona guztientzako diseinua, bidezko merkataritza, langileen lan- eta gizarte-eskubideak betetzea eta bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzea susta dezakete, gizarte-arauen aplikazio zabalagoa, edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea”.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies