KUBAKO AGINTARIEN ORDEZKARITZA BATEK CANTERA 4 KALEKO ERAIKINA BISITATU DU

Joan de martxoaren 16an, honako hauen bisita izan genuen Cantera 4 kaleko eraikinean: Inalvis Bonaechea Kanpo Merkataritzaren eta Atzerriko Inbertsioaren Ministerioko Europarekiko Merkataritza Politikako zuzendaria; Luis Carlos Góngora Habanako Administrazio Probintzialeko Kontseiluko presidenteorde eta koordinatzailea eta Vilma Hidalgo Habanako Unibertsitateko Berrikuntza eta Garapeneko Unibertsitate Fundazioko zuzendari nagusia. Paul Ortega eLankidetzako zuzendaria eta Tecnaliako arduradunarekin batera, eta Marisa Lezkano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguaren arloko teknikariaren eskutik, gizarte ekonomiaren poloa eta Solidaria-EKONOPOLO eta hirugarren sektoreko sareek garatutako proiektuak ezagutzera joan ziren.

Hirekin elkartean oso positiboki baloratu dugu REAS Euskadiren egoitzan egin zen topaketa. Bertan, parte hartu zuten sareek garatutako esperientziak partekatu zituzten, eta gure ibilbidea eta jarduera partekatzeko aukera izan genuen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies