III. CISAren NEGOZIAZIO MAHAIAREN 31. BILERA

Joan den azaroaren 17an Arabako Esku Hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren (CISA) 31. negoziazio‑mahaiaren bilera izan zen, eta berriro ere Lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko 32/2021 Legegintzako Errege Dekretua onartu ondorengo kontratazio‑modalitateei buruz eztabaidatu zen.

AISAk jarraitzen du pentsatzen beharrezkoa dela lan-erreforma berriak ematen dituen negoziazio kolektiborako aukerak egokitzea; zehazki, ekoizpen‑gorabeheretarako kontratuen gehieneko iraupena 12 hilabetera arte luzatzea, araudi berriak ahalbidetzen duen moduan.

Azaroaren 29rako beste bilera bat ezarri da eta bertan espero da gai horren inguruan adostasunak lortzea, Hitzarmena sinatu ahal izateko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies