Hirekinek, **Sareen Sarea**ren bidez, Eusko Jaurlaritzari ekarpenak helarazi dizkio Hirugarren Sektorerako laguntzen deialdia berrikusteko.

HIREKINek, Sareen Sarearen baitan integratutako erakundea den aldetik, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailarekin bilera instituzionala egin du, Gizarte Esku-hartzearen eremuan Hirugarren Sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen deialdia ardatz hartuta.

Topaketa Sareen Sarearen egoitzan egin zen, eta bertan izan ziren Nerea Melgosa sailburua, Iván Larraza Ongizateko sailburuordea, eta Itziar de la Peña Hirugarren Sektorearen eta Ekintza Komunitarioaren Sustapenerako zuzendaria.

Bileran zehar, Saileko ordezkariek sareek deialdiaren orientazio estrategikoa berrikusteko prozesuaren inguruan egindako ekarpenak kontrastatzeko aukera izan zuten. Elkartrukeak aukera eman zuen ikuspegiari eta lehentasunei lotutako gogoetak eta proposamenak helarazteko, laguntza hauek gizarte esku-hartzearen arloan Hirugarren Sektoreak gaur egun dituen beharretara hobeto egokitzeko helburuarekin.

Bilera hau administrazio publikoekin elkarrizketa eta lankidetza dinamika zabalago baten barruan kokatzen da, Hirugarren Sektorea indartzen lagunduko duten politikak sendotzeko eta finantzaketa- zein sustapen-neurrien inpaktu soziala hobetzeko asmoz. Iraganeko oinarri sendoetatik abiatuta, etorkizuneko bideak elkarrekin marrazteko beste urrats bat izan da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies