Joan den urriaren 20an, Hirekin, Sareen Sareak eta Euskalitek BBK Kunan antolatutako Jardunaldian parte hartu zuen, Bilera hau Jardunbide Egokiei buruz zan. Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen barruan, Garapen Jasangarriaren Helburuak eta horiek Hirugarren Sektore Sozialean aplikatzea ardatz hartuta.
HIREKIN batera, sareko hainbat erakunde izan ziren, besteak beste, FEDEAFES – Salud Mental Euskadi, EAPN Euskadi, Gizatea eta Hirukide, beren erakundeetan garatutako jardunbide egokiak partekatu zituztenak.
SAREEI zuzendutako jardunaldia zen, esperientziak trukatzeko eta ikaskuntza partekatua bultzatzeko
HIREKINentzat topaketa erraztailea izan zen, eta, bertan, egunerokoan egiten dituen eta, ondorioz, GJHekin lerrokatzen doan jardunbide egokiak identifikatu nituen.
Jardunaldia dinamika parte-hartzaile batekin amaitu zen, non ideiak eta esperientziak trukatzeko espazio bat sortu zen, ikaskuntza kolektiboa bultzatuz eta sektoreko erakundeen arteko lankidetza indartuz.