Hirekin parte hartzen du Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiuluan

Joan den uztailaren 15ean Hirekinek Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkuran parte hartu zuen.

Bertan, Zorroari buruzko Dekretuaren ebaluazioa aurkeztu zen. Ebaluazio horren helburua zen, alde batetik, baloratzea ea prozedurak, zerbitzuen eta prestazioen definizioa eta betearazpena, bai eta kontabilitateen araubidea ere, arreta komunitarioaren eredura eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Legearen printzipioetara egokitzen diren.

Bestalde, identifikatutako zailtasunak konpontzeko egin daitezkeen aldaketei buruz orientatzea.

Entitateetako profesionalekin, herri-administrazio arduradunekin eta persona hartzaile edo erabiltzaileekin egindako lan-prozesuetatik eratorritako emaitzek erakusten dutenez, Zorroari buruzko Dekretuak aurrerapen bat ekarri du Gizarte Zerbitzuetarako eskubide subjektiboaren benetako aitorpenean, eta sistemari irizpide komunak eman dizkio, bai zerbitzuei eta prestazioei dagokienez, bai erabiltzaileen profilari dagokionez.

Hala ere, hainbat hobekuntza-arlo identifikatu dira, hala nola lurralde historiko bakoitzean estaldura homogeneoa indartzeko beharra eta administrazio eskudunen arteko koordinazioa indartzea.

Bileran, izapidetzeko hasierako agindua onartu zen, eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak balioetsiko du.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies