Hirekin Euskadiko Enpleguaren aldeko Itun Sozialarekin bat egin du

Joan den urtarrilaren 31n, Hirekin, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Elkarte gisa, Enpleguaren aldeko Itun Sozialari atxikitzeko sinaduren ekitaldira joan zen Bilbon. Sinadurak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak sustatu zituen, Idoia Mendia Bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak gidatuta.

Itun horren helburua da enplegu duina berdintasunean bermatzea, eta datorren hamarkadan jarduera ekonomiko lehiakorra, iraunkorra eta arduratsua bultzatzea bere sektorean. Hirekin elkarteak konpromisoa hartu du Hirugarren Sektore Sozialean ildo horretan lan egiten jarraitzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies