Hirekin elkarteak Sareen Sarearen bidez parte hartu zuen “Gizarte-ekintzako hirugarren sektoreko erakundeen finantzaketa” azterlanean


Ferrer i Guàrdia Fundazioak “La financiación de las entidades del Tercer Sector de Acción Social (TSAS)” estatu-mailako azterlanaren bigarren edizioari ekin dio, eta Sareen Sarea gonbidatu du parte hartzera.

Gure ildo estrategikoetako bat denez, Hirekin Sareen Sarearen ordezkari gisa parte hartzen dugu azterlan honetan. Bertan, sektoreak hainbat erkidegotan (Katalunia, Euskadi, Madril, Gaztela-Mantxa eta Andaluzia) gaur egun dituen finantzaketa-iturriak aztertzen ari gara, bai eta horiek dibertsifikatzeko estrategiak garatzen ere.

Azterlana 2024an egingo da, jardunaldi batekin amaitzeko. Jardunaldi horretan identifikatutako erronka nagusiak eta sektorerako finantzaketa-eredu jasangarri baten definizioan aurrera egiteko proposamenak aurkeztuko dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies