Ekainaren 18an Gasteizko Europa Jauregian Gala Solidarioak egin ziren, ONCE Talde Sozialak antolatuta. Hirekin-ek “enpresa” kategoriako saria jaso zuen, enplegu inklusiboa eraikitzen laguntzeagatik.
Eskerrak eman nahi dizkizugu sari hau jasotzeagatik Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren eskutik, eta gizarte-eraldaketaren alde modu artikulatuan lan egiten dugun eragile-sarean parte hartzeagatik.
Eskerrik asko ONCE Talde Sozialari aintzatespenagatik, eta, hemendik, zorionak gainerako sarituei!