Hilabete honetan esagutzen dugu…CLARET SOZIAL Fondoa

Esango zenigukete nola sortu zen erakundea eta zein izan den bere ibilbidea urte hauetan zehar?

Fundazioa 2004. urtean sortu zen San Frantzisko auzoan, mikrokreditu-proiektu baterako. Eta 2015ean Euskal Herriko Misiolari Klaretarrek eraldaketa sozialaren aldeko apustu sendoa egitea erabaki zuten, Claret Enea Gizarteratze Zentro Integrala hartzeko eskola eraikin zahar baten birmoldaketa sakona burutuz. Horrela, Claret Enearen misio solidarioa pobretutako eta baztertutako pertsonekiko konpromisoan oinarritzen da, haien bizi-baldintzak hobetzeko eta aukera berriak eskaintzeko.

Gaur egun, zeintzuk dira garatzen ari zareten proiektuak?
ezagutza eta ikaskuntzak.

Eraikineko sei solairuetan hainbat programa daude: lehenengo harrera eguneko zentro batekin, oinarrizko premiei erantzutea eta elikagaiak banatzea, gaztelaniako tailerrak eta oinarrizko gaitasunak, etxebizitza eskuratzeko izapideak egiteko gizarte-langilea, gizarte-laguntzak, etab., familia kalteberentzako tutoretzapeko etxebizitza bat, 20 plaza dituena Bilboko Udalarekin hitzartuta, asiloa eskatu duten familia etorkinentzako etxebizitza bat, 25 plaza baino gehiago dituena CEARekin lankidetzan, etxegabetasun-egoeran dauden pertsonentzako aterpetxea eta jantoki soziala, 70 pertsona artatzen dituena Bilboko Udalarekin lankidetzan, lan-orientazioa, enpresekiko bitartekotza eta prestakuntza (5 gela eta hiru tailer), 150 pertsona baino gehiago artatzen dituena. Eta parrokia eta bestelako pastoral lanak egiteaz gain, kalean bizi ziran hiru lagun hartu eta bertan bizi diran misiolari klaretarren alkartea bizi dan solairu bat.

Bide hori arian-arian egin da, ikusten diren beharren eta une bakoitzeko aukeren arabera. 

Etorkizunari begira, zeintzuk dira epe laburra-ertainean (5 urte) identifikatzen dituzuen erronka nagusiak? 

  • Erronketako bat gero eta premia handiagoari erantzutea da, etxegabetasuna eta immigrazio irregularra areagotzen ari direlako.
  • Bazterkeria-egoeran dauden emakumeen errealitatea ez da beti agerikoa.
  • Esku-hartzean metodologia berriak erabiliz barne-kudeaketa hobetzea eta gizarte-erakundeen digitalizazioak ematen dizkigun aukerak aprobetxatzea.
  • Gazte boluntarioak sartzea. Eta, oro har, belaunaldien arteko ordezkapena erakundean.

Zer ekarpen egiten dizue Gizardatzeko kide izateak?

Gure DNAn sarean eta beste erakunde batzuekin lankidetzan egindako lana dago, Euskadiko hirugarren sektorearen zati gisa. Alde horretatik, sarearen eta sarea osatzen dugun erakundeen laguntza izateak indartu egiten gaitu, eta bizi-baldintza zailak izan dituzten pertsonentzako aukerak eraikitzen laguntzen digu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies