HEDATZEN: Gipuzkoako Gizarte Esku-hartzearen IV. Hitzarmenaren aurreakordioa sinatu da.


Joan den otsailaren 14an, Hedatzen enpresak, Gipuzkoako Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen patronalaren ordezkari gisa, eta LAB eta CCOO sindikatuek, langileen ordezkari gisa, Gipuzkoako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenaren aurreakordioa lortu zuten. Hitzarmen horrek 2023, 2024 eta 2025eko indarraldia izango du, eta hiru urteetarako % 12,9ko soldata-igoera izango du, honela banatuta:

  • 2023: % 3,5
  • 2024: % 5,2
  • 2025: % 4,2 (2024ko KPI bermatua)

Era berean, eta Hitzarmenaren indarraldian erosteko ahalmena bermatze aldera, berme-klausula bat gehitu da, baldintzak betez gero 2025ean gauzatuko litzatekeena.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies