Hirekinen 2023an hainbat erronkari egin beharko diogu aurre.
Negoziazio kolektiboari dagokionez, hiru lurraldeetako negoziazio‑mahaiak aldi berean irekita daude. Arabako III. Esku‑hartze Soziala sinatzeko zorian egotea espero dugu; Gipuzkoan, aldiz, Gipuzkoako IV. Esku‑hartze Sozialaren negoziazio‑mahaia eratu berri da; eta, Bizkaian, urtebeteren ondoren, Bizkaiko VI. Esku‑hartze Soziala negoziatzeko jarduerari berriro ekin diogu. Egoera horrek hiru lurraldeetan baterako negoziazio‑estrategia bilatzera eraman gaitu, eta horrekin jarraituko dugu urte osoan.
Berezkoak ez diren arau‑esparruei dagokionez, aurten gizarte-itunaren Dekretuaren argitalpenera joan nahi genuke, eta horren hedapenaren eta ezarpenaren jarraipena egingo dugu.
Eta, barne-mailan, urte berria María Arrietari ongietorria eginez hasiko dugu. Abenduan Hirekineko talde teknikoan hasi zen lanean. Ongi etorri!