2023a pentsioen sistema publikoan aldaketak eginez hasi da, eta, besteak beste, belaunaldi arteko ekitate-mekanismo (BEM) berria aplikatu da, Gizarte Segurantzako kotizazioak areagotzea eragingo duena.
BEMa 2023ko urtarrilean sartuko da indarrean, eta 2032ra arte aplikatuko da. Mekanismo horrek jasangarritasunaren faktorea ordeztuko du, hau da, bizi‑itxaropenaren igoerak eragindako pentsioen gastuaren areagotzea zuzentzeko balio zuen faktorea.
Mekanismoak Gizarte Segurantzako erreserba‑funtsa berraktibatuko du. Horretarako, kontingentzia arrunten ondoriozko Gizarte Segurantzako kotizazioa % 0,6 areagotuko du, zeinaren % 0,5 enpresaren kargura egingo den eta gainerako % 0,1a langileen kontura.