GIZARDATZEK 20. URTEURRENA OSPATU DU

Maiatzeko newsletterrean aurreratu genizuen bezala, Gizardatzek urteurrena du, eta joan den ekainaren 2an Euskalduna jauregian egin den ekitaldi batekin ospatu du. Ekitaldi horretan, 20 urte hauetan gizarte-egoera ahuleko kolektiboei elkartasuna eta laguntza emateko historia ehundu duten erakunde guztietako ordezkariak bildu dira. 

20 urte horietan zehar, mugarri asko lortu ditugu Elkarte gisa, besteak beste: hainbat hitzarmen sinatu ditugu, erakunde publikoekin elkarrizketak izan ditugu eta Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko beste plataforma eta sare batzuekin diskurtsoak, estrategiak eta ekimenak osatu ditugu elkarrekin. Ekintza horiek guztiek sektoreak lurralde historikoan duintasuna, garapena eta aintzatespena izatea ahalbidetu eta ahalbidetzen dute. 

Ignacio Moya Gizadartzeko egungo presidenteak 20 urteko esperientzia horren balioa azpimarratu du eta denon laguntza eskertu du “20 urte hauetan, 20 urteko esperientzia honetan, esku-hartze soziala eraikitzeko 20 urte hauetan. Zalantzarik gabe ospatzeko modukoa da, baina garrantzitsuena ez da denbora, ibilbide horretan egindako lana baizik; izan ere, arazoak zituzten eta gizartetik baztertutako geratzeko arriskuan zeuden milaka pertsonei eta kolektiboei erantzuteko gai izan gara”.  

Ekitaldian, gainera omenaldia egin zaie honako hauei:  

GONZALO RODRÍGUEZ – Gizardatzeko Batzarreko presidentea (2003 – 2012) – Gizardatzeko lehenengo presidentea; BORJA DOVAL – Gizardatzeko Batzarreko presidentea (2013 – 2020) – Bigarren presidentea; IGNACIO MOYA – Gizardatzeko Batzarreko presidentea (2021 – gaur egun); MIRIAM SANTORCUATO – Gizardatzeko Batzarreko presidenteordea (2003 – gaur egun), eta IÑIGO VIDAUZARRAGA – Gizardatzeko kudeatzailea (2003 – 2020), zeinak omenaldia hil ondoren jaso duen. 

Ekitaldian erakundeetako ordezkariak izan dira, besteak beste, Nerea Urien Azpitarte (Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea), Marian Olabarrieta (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, sailburuordetzaren izenean), Susana González (Foru Aldundiaren Enpleguko zuzendari nagusia) Juan Ibarretxe (Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia), David Latxaga (IFASeko kudeatzailea), Juan Carlos Ibarrola (Enplegurako Lanbide Prestakuntzako Zuzendaritza), Maite Iturrate (Administrazio eta Gizarte Sustapeneko zuzendari nagusia) eta Iñigo Zubizarreta (Gizarte Ekintzako zinegotzi ondokoa). 

Horiez gain, Arabako eta Gipuzkoako gure homonimoetako ordezkariak, gure sare laguntzaileetako ordezkariak (EAPN, Gizatea, REAS, AVIFES…) edo Gizardatzek oraina eta etorkizuna izatea ahalbidetzen duten pertsonak ere izan ziren bertan.  

Eskerrik asko denoi hain geun berezian gurekin izateagatik, eta egin dezagun topa gutxienez beste 20 urte gehiagoren alde! 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies