Gizardatz: 20. urteurrenaren iragarkia

Hilabete honetan, Gizardatzek 20 urte bete ditu!  

2003ko maiatzaren 20an, Bizkaiko Hirugarren Sektoreko 18 erakundek Gizardatzen eratze-akta sinatu zuten, eta harrezkero, hainbat mugarri lortu dira lurralde-sare gisa, eta, geroago, Hirekin sare autonomikoko kide eta sustatzaile gisa. Horien artean, aipatzekoa da Bizkaiko Esku-hartze Sozialaren I. Hitzarmena sinatu zela 2006ko urtarrilaren 23an, eta horrek lurralde horretan gizarte-sektorean lan egiten duten pertsona guztien lan-baldintzak bateratzea ekarri zuen. 

Gaur egun, 32 erakundek osatzen dute elkartea, eta egunero lanean jarraitzen dute herri-administrazioen eta gizartearen aintzatespen publikoa jasotzeko. 

Gizardatzetik, zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiegu 20 urte hauengatik; halaber, konpromisoa hartu nahi dugu erakunde eta gizarte gisa planteatzen zaizkigun erronka berriak lortzeko lanean jarraitzeko. 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies