Gaur ezagutzen dugu… Karmele Acedo, SSI Taldeko CEOa (Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldea)

Karmele Acedorekin hitz egin dugu, eta honela kontatu digu nola ezagutu zuen Grupo SSI: “1997. urtean izan zen, Europako proiektu baten bidez. Proiektu hura nik koordinatzen nuen, eta bertan parte hartzen zuen Grupo SSIk, Euskal Herriko beste hainbat eragilerekin batera. Etxez etxeko arloan zein erakundeetan lan egin zezakeen profil polibalente baten definizioa lantzen genuen. Lan horretan egin genuen topo, eta ondoren etorri ziren beste hainbat proiektu ere, guztiak prestakuntza profesionalarekin lotuak.”

Hala ere, hiru urte igaro behar izan ziren Karmele taldean sartu arte. Bere hitzetan: “Formakuntza eta Kalitate sailak egituratzeko erronkari heldu nion, eta 2008an SSIren zuzendaritza hartu nuen, Mª Luisa Mendizabal irten ondoren. Zuzendaritzan eman ditudan 18 urte hauetan, balio kooperatibo sendoak dituen lantalde batekin batera, uste dut zaintzen ikusgarritasuna eta profesionalizazioa bultzatzen lagundu dugula, ekimen sozialeko kudeaketa kooperatiboaren eredutik.”

(De izda a derecha, Meche Arribas, presidenta yo, CEO, Mª Luisa Mendizabal, ex gerente, Rosa Mª Lavín, Directora Económico Financiera de Grupo Servicios Sociales Integrados)

(Ezkerretik eskuinera: Meche Arribas, presidentea; ni, CEOa; Mª Luisa Mendizabal, zuzendari ohia; Rosa Mª Lavín, Gizarte Zerbitzu Integratuen Taldeko Ekonomia eta Finantza zuzendaria)

Esango al diguzue nola sortu zen erakundea eta zein ibilbide izan duen urte hauetan zehar?

1986an, pertsonak euren etxeetan artatzeko zerbitzua errealitate bat zen jada Bilbon eta Euskadiko beste hainbat udalerritan. Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak sortzearekin batera, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (SAD) lehen urratsak eman ziren, eta Bilboko 1983ko uholdeek zerbitzu komunitario honen hedapena bultzatu zuten.

Hasiera haiek, ordea, jarduera sortu berria profesionalizatu eta egituratzeko beharrak markatu zituen. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Caritas Diocesanak arreta-jarduera horren antolamendua sustatu zuten. Testuinguru horretan, BBKren Emakumeen Sustapenerako Zentroetan lanean zebilen Mª Luisa Mendizabalek erronka bere gain hartu zuen, eta bere balioekin bat eginez, kooperatiba-ereduan gauzatu zuen.

1896ko abenduan, 35 emakume bildu ziren lehen aldiz, eta horrela hasi zen Servicios Sociales Integrados proiektua eraikitzen. Bi urte geroago, 250 bazkide-langile ziren, eta 1992an 500 kooperatibistek osatzen zuten plantilla.

Zaintza-jarduera izan da SSI Taldearen motorra eta hortik dator gure ezagutza nagusia; hala ere, sorrerako balioetako batek, enplegua sortzeak, gidatu ditu taldearen apustu nagusiak azken lau hamarkadetan. Prestakuntza izan zen SADaren eta etxez etxeko laguntzailearen profilaren oinarria, eta horri esker, beste pertsona askok zaintzan garapen profesionala aurkitu ahal izan dute.

SSI Taldeko langileen hazkunde profesionala izan da prestakuntza-ekintzen diseinua eta garapena gidatu duen ardatza, eta langabezian zeuden pertsonei zuzendutako prestakuntzarekin batera, SSI zaintzaren arloko gaitasunerako zentro erreferente eta berritzaile bihurtu da Euskadin. ZAINLAB proiektua (www.zainlab.eus) zaintzaren ekonomiaren eta zahartzaroaren arloan metatutako ikaskuntza eta gaitasunen adibide argia da.

Hasierara itzuliz, lehen hamar urteak sormen partekatuko garaia izan ziren, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako Arloarekin batera garatutako ekimen, zerbitzu eta programa aitzindariekin: Gerosaludable bidaiak, Suspertze Zentroak, adingabeentzako SAD zerbitzua eta Laguntza Zerbitzua, lan-txertaketako kooperatiba baten bidez.

Taldeak beste gizarte-zerbitzu batzuk kudeatzera irekitzea Bilboko SADa zonifikatu eta beste enpresa batzuekin —gehienbat kapitalekoekin— kudeaketa partekatua ahalbidetu zen unean iritsi zen. Beste udalerri batzuetara hedatzea eta zerbitzu berriak eskaintzea ez zen erraza izan, baina berrikuntzaren aldeko apustuak gure proiektu kooperatiboa berriro definitzea eta erronka enpresarial berriak identifikatzea ahalbidetu zuen.

Gaur egun, zeiuntzuk dira garatzen ari zareten proiektuak? Ezagutza eta ikaskuntzak

Komunitate-esparruan pertsonentzako zaintza-jarduera Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udalerritan eskaintzen diren SAD zerbitzuetan gauzatzen da, baita etxebizitza komunitarioen kudeaketan, Laguntza Zerbitzuan (Euskarri S. Coop.), Eguneko Arreta Zentroan (Aukeragune) eta bakardadearen prebentziorako zerbitzuetan ere (SERPAC, Nagusi Kafe Gunea, Mirada Activa).

Gizarte-larrialdien esparruan, Bilboko Udaleko Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua (SMUS), Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzua (SFUS) eta sexu-indarkeriaren biktimentzako arreta integralerako zerbitzua kudeatzen ditugu.

Zaintzaren arloko prestakuntza espezializatu eta sektorizatua beste jarduera-ildo garrantzitsu bat da. Bilbon eta Barakaldon ditugun prestakuntza-zentroetan, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat udalerritan, prestakuntza-ekintza propioak garatzen ditugu, zaintzen profesionalizaziora bideratuak.

Berrikuntzaren helburua SSI Taldearen gaitasunak indartzea da, zahartzearen eta bizi-iraupen luzearen esparruan. Home Care Lab kooperatibak (SSI Taldea) azken hamalau urteetan garatutako 80 proiektu baino gehiago —tokikoak zein europarrak— horren erakusgarri dira. 2021az geroztik, ZAINLAB proiektuan lanean ari gara Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzarentzat, zaintzaren ekonomiaren eta zahartzaroaren arloan enplegu eta prestakuntza aukerak aztertuz. Gizarte-kohesioa lantzea eta bakardadearen prebentzioa dira berrikuntza-arlo honen egungo helburu nagusiak.

Azkenik, ekintzailetzan laguntza ematea eta Silver Economy delakoaren sustapena ere SSI Taldeak eskaintzen dituen zerbitzuen artean daude. Tokiko Garapen Agentziekin eta Merkataritza Ganberekin elkarlanean, biztanleriaren zahartzeari eta bizi-iraupen luzeari lotutako erronka eta aukeretan pertsona ekintzaileei laguntzen diegu.

Etorkizunari begira, zein dira epe laburr-ertainean (5 urte) identifikatzen dituzuen erronka nagusiak?

Gizarte-esku-hartzeko Hirugarren Sektoreko erakunde gisa, gure erronka nagusia da Euskadin kalitatezko zerbitzuak sortzen eta eskaintzen jarraitzea, gure bezeroei balioa emanez, langileekiko eta erabiltzaileekiko konpromisoaren bidez. Helburu hori hazkunde seguruetan eta apustu eraldatzaileetan gauzatzen da, non kooperatiba-eredua eta gizarte-ekimenek funtsezko zeregina duten zerbitzuen prestazioan.

Etorkizunak ziurgabetasunak planteatzen ditu, duela 40 urte gainditu genituen antzekoak. Titulartasun publikoko gizarte-zerbitzuen kudeaketa beste enpresa-sektore batzuen —eraikuntza-enpresak, aholkularitza-enpresak, etab.— jomugan dago, askotan konpromiso sozial txikiko ekimenekin. Gure erakundeen lana Hirugarren Sektoreko egiturekin lerrokatuta eta lagunduta egon behar da, apustu sozialari ikusgarritasuna eta sendotasuna emateko.

REAS Euskadiko Zuzendaritza Batzordeko kide izan gara, eta gaur egun Gizatean bokalitza bat betetzen jarraitzen dugu eta Gizardatz sareko kide gara ere. Hauek, Esperientzia aberasgarriak izan dira, beste erakundeekin harreman zuzena izateagatik eta, bereziki, Euskadiko gizarte-sektorearen aurrerapenean laguntzen ari garela sentitzeagatik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies