KUBAKO AGINTARIEN ORDEZKARITZA BATEK CANTERA 4 KALEKO ERAIKINA BISITATU DU

Joan de martxoaren 16an, honako hauen bisita izan genuen Cantera 4 kaleko eraikinean: Inalvis Bonaechea Kanpo Merkataritzaren eta Atzerriko Inbertsioaren Ministerioko Europarekiko Merkataritza Politikako zuzendaria; Luis Carlos Góngora Habanako Administrazio Probintzialeko Kontseiluko presidenteorde eta koordinatzailea eta Vilma Hidalgo Habanako Unibertsitateko Berrikuntza eta Garapeneko Unibertsitate Fundazioko zuzendari nagusia. Paul Ortega eLankidetzako zuzendaria eta Tecnaliako arduradunarekin batera, … Read more

GIZARDATZEKO ERAKUNDEEN BATZARRA

Gizardatzen 2023. urtea erakundeen batzar batekin hasi dugu negoziazio kolektiborako planteamendu ekonomikoa adosteko. Inkesta baten bidez lortutako datuei esker, Bizkaiko sektore ekonomikoaren errealitatearen ikuspegi orokorra lortu ahal izan dugu. Bilerara 32 erakundeetatik 24 joan dira, eta balizko egoera ekonomikoei buruz eztabaidatu da, bai eta egoera horiek erakundeen jasangarritasunean izan dezaketen ondorioei buruz ere. Horrez gain, … Read more

Hasi da 2023a

Hirekinen 2023an hainbat erronkari egin beharko diogu aurre. Negoziazio kolektiboari dagokionez, hiru lurraldeetako negoziazio‑mahaiak aldi berean irekita daude. Arabako III. Esku‑hartze Soziala sinatzeko zorian egotea espero dugu; Gipuzkoan, aldiz, Gipuzkoako IV. Esku‑hartze Sozialaren negoziazio‑mahaia eratu berri da; eta, Bizkaian, urtebeteren ondoren, Bizkaiko VI. Esku‑hartze Soziala negoziatzeko jarduerari berriro ekin diogu. Egoera horrek hiru lurraldeetan baterako … Read more

Euskadiko elkarrizketa zibilerako mahaiaren 2020ko azken bilkura

Joan den abenduaren 15ean, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak 2020ko azken bilkura egin zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin. Bertan parte hartu zuen Hirekin federazioko presidente Borja Dovelek. Bilkura horretan, sailaren gobernagarritasun-plana azaldu zen, Hirugarren Sektoreko 2019ko Estrategia Txostena onetsi zuten eta bilkurak hiru hilean behin egiten jarraitzea erabaki zuten. 2020ko txostena hurrengo bilkuran onetsiko … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies