Hirekin “Gazteak Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan sartzea” jardunaldian izan da
Jardunaldi hori Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatu zuen martxoaren 6an, Gasteizko Europa Jauregian, eta honako gai hauei buruz aritu zen: erakundeen belaunaldi-erreleboari eta gizarte-iraunkortasunari buruzko gogoeta, erakundeotan sartzen diren gazteen ikuspegitik; sektorean sartzeko dituzten motibazioak; erakundeei buruz duten irudia eta itxaropenak; erakundeen harrera; eta abar.