EUSKADIKO ENPLEGUAREN IV. KONGRESUAN PARTE HARTZEA

Hirekinek parte hartu du Euskadiko Enpleguaren IV. Kongresuan. Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak antolatu du, eta, “Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa kontratu sozial berri baterako” lelopean, azaroaren 15ean eta 16an, hainbat estrategia, tresna eta baliabide aurkeztu ditu, Euskadin enplegu-sistema inklusibo bat eraikitzen jarraitzeko. Zehazki, lan-merkatuan epe laburrean planteatzen diren erronkak identifikatu dira, eta etorkizuneko Euskadiko … Read more

SAREEN SAREAREN GJH-EN ETA 2030 AGENDAREN BATZORDEA

Hirekinek parte hartzen du Sareen Sareak antolatutako GJHen eta 2030 Agendaren Batzordean, zeinak ordezkaritza duen Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren Osoko Bilkuran. Lehendakaria da foro horretako buru. Foroaren lana batzorde iraunkor baten eta lau lantalderen (Gobernantza, Eraldaketa Soziala, 2050 Hiri Agenda eta Eraldaketa Ekonomiko Digitala) bidez antolatuko da. Oraindik zehazteke daude talde … Read more

Arreta soziosanitarioko estrategia 2021-2024

Arreta soziosanitarioko 2021-2024 Estrategia aurkezteko jardunaldian parte hartu dugu. Bertan, ildo estrategikoak eta arlo soziosanitarioan jarduteko arloak aurkeztu dira. Aurkezpen ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, José Antonio de la Rica Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zuzendari Soziosanitario eta Xabier Etxeberria … Read more

HIREKIN ETA GIZARDATZek bulegoa aldatu dute

Tokiz aldatu gara! Jakinarazten dizuegu uztailaren 1az geroztik HIREKIN eta GIZARDATZ erakundeen bulegoak Bilboko Harrobi plazako 4. zenbakian (3. solairua) daudela. Tokia Bilbao Ekintza sozietateak (Bilboko Udala) laga digu. Bulego berria Bilbo Zaharrean dago, San Frantzisko auzo ezagunean. Ziurrenik, hiribildu osoan kultura gehien dituen auzoa da, baita dinamiko eta bizienetako bat ere. San Frantzisko benetako … Read more

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa

Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokiak jarri du martxan Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2021eko Barometroa sektorea osotzen duten erakundeen errealitateari buruzko ezagutza zabaltzen jarraitzeko eta erakundeen egungo egoera Covid-19 pandemiak izan duen inpaktuaren aurrean ezagutzeko. www.3seuskadi.eus orrialdean erakunde askok parte hartu zenuten 2019eko Barometroa eta bestelako ikerketak kontsulta ditzakezue. 2021eko Barometroa Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen … Read more

Boluntariotzaren Euskal Estrategia (2021-2024)

Boluntariotzaren Euskal Estrategia

Martxoaren 23an, kontraste-bilkuretako batean parte hartu genuen, hurrengo urteetan Boluntariotzaren Euskal Estrategia markatuko duten ildoei buruzko ideiak, iritziak eta ekarpenak biltzeko. Horretarako, hainbat erakunde eta sare bildu ginen Euskal Artxibo Historikoan, eta, lantaldeetan banatuta, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak ezarritako ildo estrategikoak baloratu genituen, gure ikuspegia emanez eta ildo horiek hobetzeko aldaketak eta ekintzak planteatuz.

Txertaketa protokoloak

Hirekin lanean ari da, administrazio publikoen eta sail eskudunen artean, sektoreko zerbitzu eta programetako profesionalei eta artatutako pertsonei txertaketa-protokoloetan lehentasuna ematearen garrantzia azpimarratzeko.

Tailer parte-hartzailea Euskadiko Hirugarren Sektorearen Egunean

Sareen Sareak martxoaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektorearen Eguna ospatzeko proposatu duen egitasmoan parte hartzen ari da Hirekin. Horretarako, sektorearen objektu bereizgarri batean pentsatu dugu, eta hori oinarritzat hartuta, kontaketa bat eraiki dugu HIREKINek eta AISAn, GIZARDATZen eta HEDATZENen bildutako erakunde guztiek osatzen duten sareari buruz. Otsailean objektua pentsatu eta kontaketa sortu dugu, bai eta Sareen … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies