Gizardatzeko eta Nerea Melgosako erakundeen bilera

Otsailaren 10ean, ostirala, Gizardatzeko 17 entitateak Bilbon elkartuko gara Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken aholkulari Nerea Melgosarekin. Gainera, bihartik (otsailak 14) aurrera, aholkatzen duen saileko sailburu berria izango da. Abenduan Aisako entitateekin izandako bileraren ondoren, oraingoan Gizardatzeko entitateen txanda da erronka eta beharrak jakinarazteko, zenbait jai jorratuz: sektorearen egungo egoera Bizkaian, harreman instituzionalak, … Read more

AISAKO ERAKUNDEEN BILERA NEREA MELGOSAREKIN

Abenduaren 13an Aisako zenbait erakunde Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako aholkulariarekin bildu ginen. Bilera hori Melgosak berak eskatu zuen, eta Hirekineko erakundeekin egingo dituen bilera‑txandaren barnean kokatzen da. Melgosak lehen eskutik ezagutu nahi izan zuen zein den sektorearen egungo errealitatea hiru lurraldeetan: zer zailtasun eta mehatxu topatzen ditugun, zein den gure … Read more

GIPUZKOAKO IV. ESKU‑HARTZE SOZIALEKO MAHAIA ERATZEA

Urtarrilaren 11n Gipuzkoako IV. Esku‑hartze Sozialeko negoziazio‑mahaia eratzeko bilera egin zen; enpresaren izenean Hedatzen joan zen, eta sindikatuen izenean LAB, ELA eta CCOO erakundeak agertu ziren. Sindikatu bakoitzaren ordezkatze‑ehunekoa hurrengo bileran zehaztuko da, otsailaren 1ean izatea aurreikusi dena; izan ere, lan‑agintaritzak oraindik ez ditu abenduko sindikatuen ordezkatze‑datuak eman. Sindikatuek hitzeman dute hurrengo bilera baino lehen … Read more

III. CISAren NEGOZIAZIO MAHAIAREN 31. BILERA

Joan den azaroaren 17an Arabako Esku Hartze Sozialeko III. Hitzarmenaren (CISA) 31. negoziazio‑mahaiaren bilera izan zen, eta berriro ere Lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko 32/2021 Legegintzako Errege Dekretua onartu ondorengo kontratazio‑modalitateei buruz eztabaidatu zen. AISAk jarraitzen du pentsatzen beharrezkoa dela lan-erreforma berriak ematen dituen negoziazio kolektiborako aukerak egokitzea; zehazki, ekoizpen‑gorabeheretarako … Read more

III. CISGaren SALAKETA

Joan den azaroaren 16an REGCONean (Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa eta Gordailua) III. CISGaren salaketa inskribatu zen; LAB eta CCOO erakunde sindikalek sustatu zuten eta GIPUZKOAKO ESKU‑HARTZE SOZIALEKO IV. HITZARMEN KOLEKTIBOAREN negoziazio‑mahaia eratzeko eta Hitzarmenaren negoziazioak hasteko bidea ematen du. Nobedadeen berri ematen joango gara.

ERAKUNDEEN BILTZARRA, GIZARDATZEN IDENTITATEA BIRDEFINITZEKO

Zein da GIZARDATZen identitatea? Zein rol hartu behar du sareak? Zer ondorio ditu kide diren erakundeentzat rol hori betetzeak? Galdera horien erantzunei buruzko adostasunetara iristeko, joan den azaroaren 10ean Gizardatzeko erakundeak bildu ziren Piedad Arbaizak gidatutako lan‑saio batean. Bertan, sareak dituen korapiloak eta sareari eskatzen diogun hori indartzen laguntzen duten ekintzak identifikatu ahal izan ziren. … Read more

“ADMINISTRAZIO PUBLIKOEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO TRESNAK” WEBINARRA

60 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena joan den azaroaren 18ko “ADMINISTRAZIO PUBLIKOEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO TRESNAK” webinarrean. HIREKINek antolatu zuen eta José Manuel Fresnok eman zuen. Fresno politika publikoetan eta gizarteratzean aditua da, eta hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea dauka estatu-mailako zein nazioarteko gizarte‑politiketan. Ordu eta erdi iraun zuen, eta lankidetza publiko‑sozialerako hainbat tresna … Read more

AISA informazio-batzordea

III. AESHaren negoziazio-mahaian aurrera egiten jarraitzen dugu marko berriari buruz, hain zuzen ere 32/2021 ELD onetsi ondoren lan-erreformaren bidez araututako kontratazioari buruz. Bien bitartean, aurreko urriaren 14an AISAren bidez informazio-saioa antolatu zen entitateentzat. Bertara Bittor González eta Begoña Honorato, Estudio Jurídico Bilbao erakundeko kideak, izan ziren gonbidatuak, aurreko uztailaren 29an sinatu zen aurreakordio ekonomikoan jasotako … Read more

Gatazka kolektiboa Gipuzkoako Esku Hartze Sozialaren III. Hitzarmenaren 30. artikuluaren interpretazioa dela eta

2022ko urriaren 11n, Hedatzeneko kideok gatazkaren aurretik egindako adiskidetza-ekitaldira joan ginen. Gatazka kolektibo hori ELAk sustatu zuen, III. GESHaren 30. artikulua dela eta, bertan egungo Hitzarmena idaztean aurreikusitako soldatak gainditzen dituzten langileen soldaten igoeraren aipamena ezabatzea akats edo omisio oharkabetzat jotzeagatik. Hedatzeneko kideok 2021ean gaiaren galderari eman genion erantzuna berretsi dugu, adieraziz egungo 30. artikuluaren … Read more

VI. BESHaren negoziazio-jarduera: lan-osasun eta -segurtasuna

Aurreko urriaren 5ean VI. BESHaren negoziazio-mahaiaren bederatzigarren saioa izan genuen, eta bertan negoziazio-bloke berri bati ekin genion: lan-osasun eta -segurtasuna. Plataforma sindikalen balioespenaren ondoren, kasu batzuetan bereziki luzeak izan direnak, GIZARDATZ eta GEROANek euren planteamendua aurkeztu zuten, zazpi berrikusketa-gai jasotzen zituena. Planteamendu hori blokearen negoziazioa egiteko eredu gisa erabili da, eta hasteko sektoreko arrisku psikosozialei … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies