ORDAINSARI-ERREGISTROA. ZALANTZA NAGUSIEN ERANTZUNAK

Zein enpresa daude behartuta ordainsari-erregistroa izatera? Langileen Estatutuaren 28.2 artikuluaren arabera, enpresa guztiek izan behar dute plantilla osoaren ordainsari-erregistroa, zuzendaritzako langileak eta goi-kargudunak barne. Kooperatiba-sozietateak behartuta al daude ordainsari-erregistroa osatzera? Besteren konturako langileekin ari direnean bakarrik, eta langile horiei dagokienez. Noiz egokitu behar dute enpresek ordainsari-erregistroaren edukia urriaren 13ko 902/2020 Errege Dekretuaren aurreikuspenetara? Enpresek beren … Read more

GJHEI ETAe 2030 AGENDARI BURUZKO SAREEN SAREA JARDUNALDIA

Sesión en Sareen Sarea

Hirekinek Sareen Sareak antolatutako eta Inbikuk dinamizatutako bileran parte hartu zuen joan den otsailaren 4an. Helburua Sareen Sarea osatzen dugun sareek 2030 Agendaren inguruan diskurtso bateratua egiteko oinarriak ezartzea zen. Lan-goiz batean, eta hainbat dinamikaren bidez, sareen arteko elementu partekatuak orraztea lortu zen, garapen jasangarrirako helburuei buruzko agenda propio bat egiteko.

NOLA ERAGITEN DION LAN-ERREFORMAK ALDI BATERAKO KONTRATAZIOARI

Joan den abenduaren 30ean BOEn lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 32/2021 Errege Dekretua argitaratu zen. Hainbat berrikuntzen artean, besteak beste, aldi baterako kontratazioari dagozkion aldaketa garrantzitsuak jasotzen ditu. Arau horrek kontratu horietara sarbidea ahalik eta gehien mugatu nahi du, eta horretarako, kontratu mugagabeak izatea azpimarratzen du. 15. artikuluan … Read more

WEB-MINTEGIA: “HIRUGARREN SEKTOREKO ERAKUNDEEN DIGITALIZAZIO-PROZESUAK”.

Joan den abenduaren 2an Hirekinek “Hirugarren Sektoreko erakundeen digitalizazio-prozesuak” web-mintegia antolatu zuen. AUREN Consultores enpresako Mireia Montanerrek emandako jardunaldiak ordu eta erdi iraun zuen eta erakundeen aplikazio praktikorako hainbat tresna ezagutarazi zituen. Gainera, hainbat sektoretako enpresetan izandako arrakastaren esperientziak partekatu zituen eta amaitzeko zalantza eta galderentzako tokia egon zen. Ez bazenuten parte hartzeko aukera izan, … Read more

EUSKADIKO ENPLEGUAREN IV. KONGRESUAN PARTE HARTZEA

Hirekinek parte hartu du Euskadiko Enpleguaren IV. Kongresuan. Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu Sailak antolatu du, eta, “Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa kontratu sozial berri baterako” lelopean, azaroaren 15ean eta 16an, hainbat estrategia, tresna eta baliabide aurkeztu ditu, Euskadin enplegu-sistema inklusibo bat eraikitzen jarraitzeko. Zehazki, lan-merkatuan epe laburrean planteatzen diren erronkak identifikatu dira, eta etorkizuneko Euskadiko … Read more

SAREEN SAREAREN GJH-EN ETA 2030 AGENDAREN BATZORDEA

Hirekinek parte hartzen du Sareen Sareak antolatutako GJHen eta 2030 Agendaren Batzordean, zeinak ordezkaritza duen Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Eragile Anitzeko Foroaren Osoko Bilkuran. Lehendakaria da foro horretako buru. Foroaren lana batzorde iraunkor baten eta lau lantalderen (Gobernantza, Eraldaketa Soziala, 2050 Hiri Agenda eta Eraldaketa Ekonomiko Digitala) bidez antolatuko da. Oraindik zehazteke daude talde … Read more

LAN-IKUSKARITZAREN TALKA-PLANA KONTRATAZIOAREN BEHIN-BEHINEKOTASUNAREN AURKA

Aldi baterako kontratazioa etengabe babesten da lan-zuzenbidearen erregulazioan; izan ere, bermatu nahi da ez dela gehiegikeriarik gertatzen kontratu-modalitate horretan. Kausalitate-printzipioak arautzen du, zeinak ezartzen duen beharrezkoa dela kontratazio mota horren alde egiteko arrazoiren bat egotea. Alde horretatik, estatuko Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantza erakundeak habian jarri du iruzurrezko behin-behinekotasunaren aurkako talka-plan bat. Izan ere, 2021ean … Read more

Arreta soziosanitarioko estrategia 2021-2024

Arreta soziosanitarioko 2021-2024 Estrategia aurkezteko jardunaldian parte hartu dugu. Bertan, ildo estrategikoak eta arlo soziosanitarioan jarduteko arloak aurkeztu dira. Aurkezpen ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, José Antonio de la Rica Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zuzendari Soziosanitario eta Xabier Etxeberria … Read more

Lanbide-heziketaren integrazio eta antolamenduaren lege organikoaren aurreproiektuaren batzorde sektoriala

Lanbide Heziketaren Integrazio eta Antolamenduaren Lege Organikoaren Aurreproiektua (gaur-gaurkoz izapidetzeko prozesuan dago legebiltzarrean) onesten denetik eta ondoren autonomia-erkidego mailan garatzen denetik aurrera EAEn egituratuko den eredu berriaren definizioan aktiboki parte hartzeko beharrari erantzunez, Hirekinen esparruan batzorde sektorial bat eratu da. Batzorde horrek hiru lurraldeen ordezkaritza dauka eta enplegurako prestakuntzaren arloko jarduerak garatzen dituzten Hirekineko erakundeek … Read more

ABEEE-es luzapena, irailaren 28ko 18/2021 Errege Dekretua onesten denetik

Gobernuaren eta gizarte-eragileen artean lortutako akordioaren ostean, Ministroen Kontseiluak COVID-19arekin lotutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen (ABEEE) luzapena arautu du. Zehazki, batetik, ezarri du ABEEEak luzatuko direla egungo modalitateetan urriaren 31ra arte, eta, bestetik, ABEEE-en modalitate berriak arautu ditu. Azken horiek azaroaren 1etik aurrera luzatuko dira 2022ko otsailaren 28ra arte, eta prestakuntza izango dute giltzarri. 2021eko … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies