BERRIAK TICKET BAI SISTEMAN

Bizkaiko Foru Ogasunak joan den uztailean jakinarazi du BATUZ sistema ezartzeko epeak malgutuko dituela, iruzurraren aurka borrokatzeko, zergadunei egokitzeko denbora gehiago eskaini behar zaiela egiaztatu ostean.

Horretarako, BATUZ sistema nahitaez ezartzeko prozesua malgutuko duen foru-arau bat izapidetzen hasi da, hasiera batean 2024ko urtarrilaren 1erako aurreikusita zegoena.
BATUZen sartzeko betebeharra mailaka egingo da datozen bi urteetan, egokitzeko zailtasun gutxien duten zergadunetatik hasita, eta aldi horretan borondatezko ezarpenerako pizgarriak mantenduko dira.

Horrela, 2024ko urtarrilaren 1a BATUZ enpresa handientzat bakarrik izango da derrigorrezkoa. Enpresa txiki eta ertainak, mikroenpresak, langile autonomoak, kooperatiba txikiak edo irabazi-asmorik gabeko erakundeak pixkanaka sartzen joango dira sei hilean behin irekiko diren leihoetan.
Batuzen ezarpen progresiboa 2026ko urtarrilaren 1ean osatuko da irabazi-asmorik gabeko erakundeekin, profesionalekin eta lehen sektoreko, hezkuntzako eta kultura-zerbitzuetako enpresekin.

Epea luzatzeaz gain, Foru Ogasunak Batuzen borondatezko egokitzapena sustatzen jarraituko du, gaur egun gertatzen den bezala.
Gipuzkoan eta Araban ez da aldaketa berririk egin Ticket Bai sistema ezartzeko egutegian.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies