Nola geratu dira obra- eta zerbitzu-kontratuak Auzitegi Gorenaren 1137/2020 Epaia eta gero?

Joan den abenduaren 29an eman zuen aditzera Auzitegi Gorenaren gizarte-arloko salak 1137/2020 Epaia, eta bertan ezarritakoak aldatu egin du Auzitegi Gorenak obra- eta zerbitzu-kontratuei dagokienez orain arte izan duen jurisprudentzia-ildoa. Horrek zalaparta handia sortu du, ez baitago argi zein eragin izan dezakeen kontratu modalitate hori oso maiz erabiltzen den sektoreetan, gurean kasu. Behin-behineko kontratuak etengabe … Read more

Elkarrizketa Irsearabari

Oraingo honetan, IRSE ARABAk Gasteizen dituen bulegoetara gerturatu gara erakundean eta are hirian –ausartuko nintzateke esatera– arrastoa utzi duten bi emakumerekin hitz egiteko. Batetik, Lucia Sarabia dugu, Gizarte eta Hezkuntza eta Giza Baliabideak saileko gerentea, eta, bestetik, Pilar Colomer, kalitatearen, ADA programaren eta familia-elkargunearen arduraduna. Zorte handia izan dugu beraiekin hitz egin eta Gasteizko gizartean … Read more

Tailer parte-hartzailea Euskadiko Hirugarren Sektorearen Egunean

Sareen Sareak martxoaren 12an Euskadiko Hirugarren Sektorearen Eguna ospatzeko proposatu duen egitasmoan parte hartzen ari da Hirekin. Horretarako, sektorearen objektu bereizgarri batean pentsatu dugu, eta hori oinarritzat hartuta, kontaketa bat eraiki dugu HIREKINek eta AISAn, GIZARDATZen eta HEDATZENen bildutako erakunde guztiek osatzen duten sareari buruz. Otsailean objektua pentsatu eta kontaketa sortu dugu, bai eta Sareen … Read more

Hirekin federazioak CEESLE eratzen parte hartu du

Hirekin, AEEISSSren bidez (Gizarte Ekimeneko eta Gizarte Zerbitzuetako Enpresen Espainiako Elkartea), parte hartzen ari da Espainiako irabazi-asmorik gabeko Gizarte Enplegatzaileen Konfederazioa martxan jartzen. Gaur egun, berrikusten ari dira eta estatutuak onetsi behar dituzte. Konfederazio horren xedea da Hirugarren Sektoreko estatuko patronal gisa eratzea, eta estatu mailako erakundeekiko elkarrizketarako gaitasuna izango du. Lehenengo fase honetan, ordea, … Read more

Euskadiko elkarrizketa zibilerako mahaiaren 2020ko azken bilkura

Joan den abenduaren 15ean, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak 2020ko azken bilkura egin zuen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailarekin. Bertan parte hartu zuen Hirekin federazioko presidente Borja Dovelek. Bilkura horretan, sailaren gobernagarritasun-plana azaldu zen, Hirugarren Sektoreko 2019ko Estrategia Txostena onetsi zuten eta bilkurak hiru hilean behin egiten jarraitzea erabaki zuten. 2020ko txostena hurrengo bilkuran onetsiko … Read more

Berdintasun-arloko arauketa berria

Ordainsari Berdintasuna

Emakumeen eta Gizonen Ordainsari Berdintasunari buruzko 902/2020 Errege Dekretua Joan den 2020ko urriaren 13an, 901/2020 eta 902/2020 Errege Dekretuak onetsi ziren, enpleguari eta lanbideari dagokienez emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzko 6/2019 Legea garatzeko. Horiek berekin ekarriko dute erakundeek antolakuntza-neurriak ezartzeko beharra, lan-arloan emakume eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa zehazteko. Zehazki, … Read more

Askabideri elkarrizketa

ASKABIDE elkartera hurbildu gara. Irabazi-asmorik gabeko erakundeko horrek Euskadin prostituzioan aritzen diren pertsonen eta gizartetik at gelditzeko arriskuan dauden emakumeen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde egiten du lan. Aurten, Emakunderen 2020ko Berdintasun Saria irabazi du, prostituzio-egoeran eta gizartetik at dauden emakumeekin egin duen lana dela eta. Hori ondo egindako lanaren aitortza garrantzitsua da. Bilboko Kortes kale ezagunean … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies