Arreta soziosanitarioko estrategia 2021-2024

Arreta soziosanitarioko 2021-2024 Estrategia aurkezteko jardunaldian parte hartu dugu. Bertan, ildo estrategikoak eta arlo soziosanitarioan jarduteko arloak aurkeztu dira. Aurkezpen ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, José Antonio de la Rica Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zuzendari Soziosanitario eta Xabier Etxeberria … Read more

Lanbide-heziketaren integrazio eta antolamenduaren lege organikoaren aurreproiektuaren batzorde sektoriala

Lanbide Heziketaren Integrazio eta Antolamenduaren Lege Organikoaren Aurreproiektua (gaur-gaurkoz izapidetzeko prozesuan dago legebiltzarrean) onesten denetik eta ondoren autonomia-erkidego mailan garatzen denetik aurrera EAEn egituratuko den eredu berriaren definizioan aktiboki parte hartzeko beharrari erantzunez, Hirekinen esparruan batzorde sektorial bat eratu da. Batzorde horrek hiru lurraldeen ordezkaritza dauka eta enplegurako prestakuntzaren arloko jarduerak garatzen dituzten Hirekineko erakundeek … Read more

ABEEE-es luzapena, irailaren 28ko 18/2021 Errege Dekretua onesten denetik

Gobernuaren eta gizarte-eragileen artean lortutako akordioaren ostean, Ministroen Kontseiluak COVID-19arekin lotutako aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen (ABEEE) luzapena arautu du. Zehazki, batetik, ezarri du ABEEEak luzatuko direla egungo modalitateetan urriaren 31ra arte, eta, bestetik, ABEEE-en modalitate berriak arautu ditu. Azken horiek azaroaren 1etik aurrera luzatuko dira 2022ko otsailaren 28ra arte, eta prestakuntza izango dute giltzarri. 2021eko … Read more

CEESLE erakundearen osaera

Irailaren 27an CESSLE (Espainiako Irabazi Asmorik gabeko Enplegatzaile Sozialen Konfederazioa edo estatu-mailako esku-hartzeko sozialaren arloko patronala) erakundea osatzeko ekitaldi ofiziala egin zen Madrilen, eta Hirekinek parte hartu zuen AEEISS (Gizarte Ekimeneko eta Gizarte Zerbitzuen Enpresen Espainiako Elkartea) erakundearen bidez. Hori mugarri bat izan da sektoreko negoziazio kolektiboaren ibilbidean, eta aukera ematen du eragin-esparru handiagoa hartzeko; … Read more

Bilera La Confederació erakundearekin kontzertazio sozialaren ereduen inguruan

Irailaren 22an, Hirekin eta La Confederació erakundeetako presidenteak eta talde teknikoak bildu ginen formatu birtualean, eta Euskadi eta Kataluniako kontzertazio sozialaren arloko lege‑aurrerapenak partekatu genituen, funtsezko elementu partekatuak identifikatzeko eta kontzertazioaren arauketako esperientzia eta ikuspuntuak alderatzeko. Horiek erabilgarriak izan daitezke gure lurraldeetan kontzertazio-ereduak eraikitzeko orduan.

Gobernuaren eta sindikatuen arteko akordioa 2021erako LGSa (Lanbide arteko Gutxieneko Soldata) igotzeko

Laneko eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak eta CCOO eta UGT sindikatuetako arduradunek akordio bat lortu dute 2021erako lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko, baina ugazaben ordezkariek (CEOE Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioa eta ATA Langile Autonomoen Elkartea) ez dute bat egin akordio horrekin. Adostu dute igoera hileko 15 eurokoa izango dela (% 1,67 inguru), honako kopuru hauetara iritsi … Read more

Bizkaian BATUZ/TICKETBAI sistema ezartzea atzeratu da

Joan den uztailaren 19an Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri zuen pertsona fisikoek eta juridikoek, baita nortasun juridikorik ez duten erakundeek ere, ekonomia-jarduera garatze aldera zerga-betebeharrak kudeatu eta betetzeko BATUZ / TICKETBAI sistema berria nahitaez ezartzea atzeratuko zuela. Hasieran BATUZ / TICKETBAI sistema 2022ko urtarrilaren 1erako beharrezkoa izan arren, 2024ko urtarrilaren 1era arte atzeratu da. … Read more

MECUIDA plana

MECUIDA Plana alarma-egoera indarrean zegoela sortu zen, eta irailaren 30era arte luzatuko da, besteen kontura lanean diharduten langileek euren lanaldia moldatzen jarraitzeko edo lanaldia % 100era arte murriztea eskatzeko, Langileen Estatutuak 37.6 artikuluan ezarritako betebeharrekin bat etorriz, krisiaren ondorioz kontziliazio- eta zaintza-beharrak egiaztatzen badira. Murrizketa enpresari 24 ordu lehenago jakinaraziko zaio, eta neurri hori hartzea arrazoiz … Read more

HIREKIN ETA GIZARDATZek bulegoa aldatu dute

Tokiz aldatu gara! Jakinarazten dizuegu uztailaren 1az geroztik HIREKIN eta GIZARDATZ erakundeen bulegoak Bilboko Harrobi plazako 4. zenbakian (3. solairua) daudela. Tokia Bilbao Ekintza sozietateak (Bilboko Udala) laga digu. Bulego berria Bilbo Zaharrean dago, San Frantzisko auzo ezagunean. Ziurrenik, hiribildu osoan kultura gehien dituen auzoa da, baita dinamiko eta bizienetako bat ere. San Frantzisko benetako … Read more

Txandakako lanaren plusa ez da bateragarria Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren 27. artikuluko gaueko lanaren konpentsazioarekin

(Bilboko 2. Gizarte Epaitegiaren 27/2021 Epaia) Gaueko txanda egiten duten pertsonek jasotzen duten txandakako lanaren plusa ez da bateragarria izango Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko V. Hitzarmenaren 27. artikuluan aurreikusitako zaintza-egoeran dagoen gaueko lanaren % 125eko konpentsazioarekin. Hala ezarri du Bilboko 2. Gizarte Epaitegiaren 27/2021 Epaiak. Epai hori irmoa da une honetan, eta, haren arabera, gaueko txanda … Read more

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies