Esango al diguzue nola sortu zen erakundea eta zein ibilbide izan duen urte hauetan zehar?
ASASAM irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta 1989an hasi zuen bere ibilbidea Aiaraldeako eskualdean, desinstituzionalizazio psikiatrikoaren ondorioz gaixotasun mentala duten pertsonei eta haien familiei arreta integrala eskaintzeko beharra ikusi zutelako. Hau guztia euren familien eskutik. Gaixotasun mentala zuten senideak pixkanaka ospitale psikiatrikoetatik ateratzen ari zirela ikusi zuten familiek, baina, hala ere, ez zegoen arreta komunitariorako inolako baliabiderik. Horregatik, lanari ekin zioten eta ASASAM bezalako erakundeak sortu ziran. Pixkanaka, elkarteak gaur egun mantentzen den egitura sendoa hartzen joan da. Sendotasun hauxe hainbat zerbitzu mantentzeko eta garatzeko erakunde publiko zein pribatuekin sinatuta ditugun lankidetza-hitzarmenetan gauzatzen da.
Gaur egun, zeintzuk dira garatzen ari zareten proiektuak?
ASASAMek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie gaixotasun mentala duten pertsonei eta behar duten familiei. Gure helburua zera da: laguntza pertsonalizatuak ematea gaixotasun mentala duten pertsonei bizitzan zehar, autonomia pertsonala, bizi-kalitatea eta komunitatean benetako inklusioa lortzea; eskubide osoko herritartasuna bermatuz. Horregatik, hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu:
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako zerbitzuak hurrengo honeek dira:
- Gizarte-ekintzako programa
- Zentro okupazionalaren programa
- Segimendu soziolaboraleko programa
- Zentro psikosozialaren programa
- Psikohezkuntzan esku hartzeko programa
- Orientazio eta laguntza psikologikoko programa
- Ostatu-programa
- Bizimodu independentea bultzatzeko programa
- Aholkularitza juridikoko programa
Familiei zuzendutako zerbitzuak honeek dira:
- Gizarte-ekintzako programa
- Orientazio eta laguntza psikologikoko programa
- Familien eskola
- Aholkularitza juridikoko programa
Gizarteari oro har zuzendutako programak honeek dira:
- Boluntariotza Programa
- Ezagutu programa (hitzaldiak ikastetxe eta institutuetan)
- Sentsibilizazio-ekintzak (hitzaldiak, DMSM, 8M, 25N.…)
Etorkizunari begira, zein dira epe laburr-ertainean (5 urte) identifikatzen dituzuen erronka nagusiak?
Urteetako hausnarketaren ondoren eta eskaintzen ditugun zerbitzuen etengabeko ebaluazioa egin ondoren, ASASAMetik Aiaraldeko eskualdean egiten dugun arreta hobetzeko funtsezkotzat jotzen ditugun bi erronka dagozala antzematen ditugu. Erakundearen zerbitzu guztiak 18 eta 64 urte bitarteko pertsonei zuzenduta daudela kontuan hartuta, eta azken urteotan bizi izan dugun pandemia sanitarioaren ondoren, argi dago beharrezkoa dela programa espezifikoak garatzea, bai osasun mentaleko arazoak dituzten adinekoentzat, bai adingabeentzat eta gazteentzat.
Zer ematen dizue Aisa-ko kide izateak?
Funtsean, segurtasuna ematen digu, ASASAM elkarte txikia baita. AISA sortzeko eman ziren lehen urratsetatik, ASASAMek ekimen hau babestu genuen, ez baitzegoen espazio propiorik Arabako Esku-hartze Sozialaren eremuan, eta, gure ikuspegiaren arabera, guztiz beharrezkoa zen. Funtsezkoa iruditzen zaigu sektorea kolektibo gisa aitortzea eta AISAko kide izatea; administrazio publikoarekiko harremanak errazten dizkigu.
Azkenik, AISAko kide izateak informazioa eta segurtasuna ematen dizkigu lan-harremanak arautzeari dagokionez, elkarteko kide garen erakundeen artean partekatutako lanaren ikuspegitik begiratuta.