AISAKO ERAKUNDEEN BILERA NEREA MELGOSAREKIN

Abenduaren 13an Aisako zenbait erakunde Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako aholkulariarekin bildu ginen.

Bilera hori Melgosak berak eskatu zuen, eta Hirekineko erakundeekin egingo dituen bilera‑txandaren barnean kokatzen da. Melgosak lehen eskutik ezagutu nahi izan zuen zein den sektorearen egungo errealitatea hiru lurraldeetan: zer zailtasun eta mehatxu topatzen ditugun, zein den gure etorkizunerako ikuspegia eta zer erronkari aurre egin behar diogun erakundeak indartzeko eta euskal gizartean jarraituko dugula bermatzeko.

Bileraren hasieran, Nereak adierazi zuen kezkatuta zegoela Arabako gizarte-sektorearen egoerarekin, azken urteetan indarra galdu du eta. Horren ostean, bestelako gaiak jorratu ziren, hala nola proiektuak finantzatzeko eta egiteko zailtasunak, estamentuekin izandako komunikazioa eta horrek erakundeen barruan sortzen duen tentsioa.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Nereari bere iniziatibagatik.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies