Gure martxoko buletinean aurreratu genizuenez, Arabako Esku-hartze Sozialaren III. Hitzarmena sinatu da, baina maiatzera arte ez da argitaratu Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (ALHAO). Dagoeneko www.hirekin.net webgunean kontsulta daiteke.
Hitzarmen hori bi urteko lan handiaren ondorio da, eta horretarako 37 bilera baino gehiago egin dira, eta Aisaren zeregina erabakigarria izan da elkarrizketan; izan ere, beti proaktibo agertu da konponbide eraikitzaileak bilatzeko eta gizarte-eragileekin nahiz administrazioekin lankidetzan aritzeko.