Nahiz eta hitzarmena urtarrilean sinatzea espero genuen, Arabako Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmenak geldialdia izan du atzeraeraginezko ordainketak eta AFAren konpromisoa direla eta. Ondorioz, otsailaren 8an eta 15ean beste bi bilera egin ditugu.
Batetik, otsailaren 8ko bileran, Arabako Foru Aldundiak eskatutako bigarren xedapen iragankorra (bloke ekonomikoari lotua) idazteko proposamena eztabaidatu zen.
Aisako erakundeek, prozesua amaitzeko prestasunaren erakusgarri gisa, hura osatzen duten erakundeen arteko konpromisoa/akordioa idazteko proposamena egin dute. Proposamena mahaiari helaraziko zaio balorazio juridikoa egin dezan. Era berean, AFAk konpromisoa hartu zuen gure plataformakoak ez diren erakundeekin hitz egiteko, prozesua arindu eta epe laburrean sinatze aldera.
Bestalde, otsailaren 15ean eginiko azken bileran, AISAren erakundeen akordioa aurkeztu zen, zeinak AFAren lizitazioen kasuen atzerapenak arautzeko bermea sendotzen duen. Nolanahi ere, AISAkoak ez diren eraginpeko erakundeek oraindik ez dute konpromisoa berretsi, eta horixe da, hain zuzen ere, sindikatuek hitzarmena sinatzeko eskatzen dutena.
Mahaia otsailaren 20an bilduko da berriz, 11:00etan, eta espero da ordurako AFAk AISAko bazkide ez diren erakundeen berrespena jasotzea. Hala, negoziazioa amaitu eta hitzarmena sinatuko litzateke.