60 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena joan den azaroaren 18ko “ADMINISTRAZIO PUBLIKOEKIN LANKIDETZAN ARITZEKO TRESNAK” webinarrean. HIREKINek antolatu zuen eta José Manuel Fresnok eman zuen. Fresno politika publikoetan eta gizarteratzean aditua da, eta hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea dauka estatu-mailako zein nazioarteko gizarte‑politiketan.
Ordu eta erdi iraun zuen, eta lankidetza publiko‑sozialerako hainbat tresna aurkeztu ziren bertan, bakoitzaren indarguneak eta mugak zehaztuz. Tresna horiek baliagarriak dira pertsonen arretarako zerbitzuak emateko.
Arreta berezia jarri zitzaion gizarte‑itunaren irudiari, eta are arreta handiagoa jarri zen egungo egoeran eta gure lurraldearen berezitasunetan.