Joan den azaroaren 12an, Bilbon, Sareen Sareak, Arantzazulabekin batera, bere sareei zuzendutako ekintza parte-hartzailea egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren Gobernantza Kolaboratiboaren Esparru Kontzeptuala kontrastatzeko.
Topaketa hausnarketarako, elkarrizketarako eta ekarpenak partekatzeko gune gisa planteatu zen, sareen ekarpenetara irekitako hasierako proposamen bat oinarri hartuta, haren garapenean eta aplikazio praktikoan aurrera egiteko helburuarekin.
Ekimen honen bidez, Hirugarren Sektore Sozialaren parte-hartzea sustatu nahi izan zen, administrazio publikoen eta gizarte-erakundeen arteko gobernantza- eta lankidetza-eredu berrien inguruko hausnarketan.