Eusko Legebiltzarrak Euskadiren etorkizunerako erronka demokratikoak aztertu ditu

Joan den urriaren 30ean, Eusko Legebiltzarrak «Euskadiren etorkizunerako erronka demokratikoak» jardunaldia hartu zuen, Euskadiko kalitate demokratikoa hobetzeko Ponentziaren ekimenez antolatuta.
Herritar guztiei irekitako topaketa hausnarketarako eta elkarrizketarako gune gisa planteatu zen, demokraziaren egungo erronkei heltzeko eta herritarren parte-hartzea, gardentasuna eta kalitate demokratikoa indartzeko helburuarekin.

Hitzaldien eta mahai-inguruen bidez, arlo akademiko, instituzional eta sozialeko adituek hainbat gai jorratu zituzten, besteak beste, gobernantza kolaboratiboa, berdintasuna, administrazio publikoen eraldaketa, herritarren parte-hartzea eta politika publikoek demokrazia indartzeko duten eginkizuna.
Ekimen hau Eusko Legebiltzarrak Euskadiko kalitate demokratikoa hobetzeko eta etorkizuneko araudi-erreformen oinarriak ezartzeko bultzatutako lanen barruan kokatzen da.