Hirekinek TSASeko (Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorea) erakundeen finantzaketari buruzko azterlanaren edizioko adituen batzordean parte hartu du, **Sareen Sarea**ren ordezkari gisa. Lan-prozesuak autonomia-erkidego desberdinetako eta unibertsitate-esparruko ahotsak bildu ditu, ikuspegiak kontrastatu eta lurralde zein errealitate akademiko askotatik azterketa aberasteko.
Batzordean Bartzelona, Madril, Gaztela-Mantxa eta Galiziako ordezkariek ere parte hartu dute, baita Unibertsitateko profil adituek ere. Testuinguru horretan, Hirekinek Sareen Sarearen ikuspegia eskaini du, bereziki jasangarritasunaren eta TSASen finantzaketa-ereduen inguruan, oinarri sendoak eta etorkizuneko bide errealistak marrazteko asmoz.
Azterlanak arreta jarri du kontzertazio sozialaren erregulazioan eta garapenean hainbat autonomia-erkidegotan, baita haren ezarpenean sortzen diren erronka eta zailtasunetan ere. Aztertutako alderdien artean nabarmentzen dira finantzaketa egonkorrago eta dibertsifikatuago batera aurrera egiteko giltzak, sektoreko erakundeen beharrekin eta inpaktu sozialarekin lerrokatuta.
Gainera, Hirekinek emaitzen aurkezpen-jardunaldian parte hartu du; saio hori bideoz ikus daiteke. Presentzia horrekin, erakundeak ezagutzaren hedapenarekiko eta lankidetza-esparruak indartzearen aldeko konpromisoa berresten du, TSASa sendotzeko bidean.
Intereseko estekak honi buruz
- Azterlanaren azken txostena (eskuragarri): Erakundeen finantzaketan jasangarritasuna eta dibertsifikazioa Sostenibilidad y diversificación en la financiación de las entidades
- Amaituz, animatzen zaitugu, aurkezpen-jardunaldiaren bideoa, HIREKINen parte hartearekin: Kontzertu soziala eraldatzea: erronkak eta etorkizuna Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorean Transformar el concierto social: retos y futuro del Tercer Sector de Acción Social – YouTube