Gaur ezagutzen dugu…IZANGAI                               

Esango al diguzue nola sortu zen erakundea eta zein ibilbide izan duen urte hauetan zehar?

Izangai 1999an jaio zen, jatorri eta esperientzia askotariko pertsonen konpromiso sozialetik, helburu argi batekin: bazterkeria-egoeran edo arriskuan dauden pertsonei laguntzea, haien gizarteratzea erraztuz eta beren eskubideak osotasunean egikaritu ditzaten.

25 urte baino gehiagoan, begirada integrala eta humanoa mantendu dugu, pertsonan errotua. Hurbiltasunean eta konfiantzan oinarritutako laguntza-eredu malgua eta gertukoa sustatzen dugu, norbanako bakoitzaren gaitasunak eta ahalmenak balioan jarriz.

Talde profesional egonkor eta etengabeko prestakuntzan dagoen batekin aritzen gara, eta horrek gizarte-testuinguru berrietara egokitzeko aukera ematen digu gure esentzia galdu gabe: hurbiltasuna, harrera eta pertsona bakoitzaren aldaketa-gaitasunean sinestea.

Gaur egun, zeiuntzuk dira garatzen ari zareten proiektuak? Ezagutza eta ikaskuntzak

Gure lana honako programek egituratzen dute:

  • Zubia Proiektua: familia-erreferentziarik gabe iritsitako gazte migratzaileen autonomia eta emantzipazioa sustatzera bideratua.
  • Hazia Proiektua: bazterkeria-egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako harrera- eta laguntza-gunea.
  • Tailer Soziolaborala: enplegagarritasuna hobetzeko, prestakuntza espezializatuaren bidez.

Horrez gain, zerbitzu zeharkakoak eskaintzen ditugu:

  • Oinarrizko beharren estaldura eta harrera-egoitza: pisuen bidez, logelen alokairu-sarea eta harrera-egoitzak eskainiz.
  • Orientazio soziolaborala: orientazio formaktiboa, lan-tartekaritza eta egoera administratiboa erregularizatzeko laguntza barne.
  • Aholkularitza juridikoa: atzerri-arloko izapideetan espezializatua eta prozedura penaletan laguntza eskaintzen duena.
  • Aisia eta denbora librea: ingurunea ezagutzea, parte-hartzea sustatzea eta laguntza-sareak sendotzea helburu dituen eskaintza.

Etorkizunari begira, zein dira epe laburr-ertainean (5 urte) identifikatzen dituzuen erronka nagusiak?

Erronka garrantzitsua da gure finantzaketa-iturrien dibertsifikazioa eta proiektuen iraunkortasuna bermatzea. Ikuspegi horrekin, beste erakunde eta komunitate-eragileekin aliantza estrategikoak indartu nahi ditugu, gizarte-bazterketari erantzun osoagoak eskaini ahal izateko

Hobekuntza jarraituko prozesuen barruan, inpaktu-neurketa garatu eta sendotu nahi dugu, pertsonen bizitzan sortzen dugun benetako aldaketa zein den zehazteko; horrela, etengabe hobetu ahal izango dugu, frogak berak gidatuta.

Zer ematen dizue Gizardatz -ko kide izateak?

Gizardatzen parte hartzeak indartu egiten gaitu, bai erakunde gisa, bai sektore gisa. Praktika onak partekatzeko, erronka komunei aurre egiteko eta politika publiko zein finantzaketari buruzko informazio esanguratsua eskuratzeko aukera ematen digu. Gainera, ahots kolektiboa eskaintzen digu sektorearen interes komunak defendatzeko, funtsezkoa baita hitzarmen kolektiboaren negoziazioan eta lan-baldintzak hobetzeko.

Azken batean, sare hauetan parte hartzeak gure inpaktua areagotu eta ekintza koordinatuago eta eraldatzaileago baterantz bultzatzen du.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies