Irailaren 9an, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua eta Itziar de la Peña Eusko Jaurlaritzako Hirugarren Sektoreko eta Gizarte Ekintzako zuzendaria HIREKINeko Lurralde Batzarretako lehendakariekin eta sarearen koordinatzailearekin bildu ziren erakundearen egoitzan.
Bileran, Sailak izandako lurralde-topaketen itzulketa partekatu zen. Honako gai hauek jorratu ziren, besteak beste: sektoreko langileen erronka demografikoa, pertsonen arretarako zerbitzuen lizitazioetan irizpide sozialen inklusioa bermatzeko beharra, erakundeen arteko lankidetza-esperientzien bidez sektorea indartzea, eta gizarte-erronka berriei erantzuteko hirugarren sektorearen baliabideak indartzeko beharra.
Bilera berri horrekin, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak eta HIREKINek berretsi egin dute elkarrekin lan egiten jarraitzeko konpromisoa, elkarrizketaren esparruan, Euskadiko esku-hartze sozialaren beharrei aurre egiteko.