Hirekin enpresak Lanbideko Prestakuntza Zuzendaritzarekin egiten dituen aldizkako bileren barruan, joan den maiatzaren 13an, Enplegu Inklusiboko taldeko kideak Juan Carlos Ibarrola Lanbideko Prestakuntza zuzendariarekin bildu ginen, Prestakuntza Zuzendaritzaren laguntza-deialdien jarraipena kontrastatu ahal izateko.
Bestalde, Prestakuntzako egungo zuzendariak Lanbide berregituratzeko aurreikuspenaren berri eman zigun, estatutu berriak argitaratu ondoren. Estatutu horiek zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa eratzen dute, eta ekainaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.