Bilera Enplegu eta Gizarteratze sailburuordearekin, Alfonso Gurpegui, eta Lanbideko zuzendariarekin, Francisco Pedraza

Joan den maiatzaren 7an, Hirekin elkartetik beste bilera bat egin genuen Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordearekin eta Francisco Pedraza Lanbideko zuzendariarekin. Bilera horretan, Enpleguaren Euskal Legea garatzeko aurreikuspenaren berri eman ziguten.

Zehazki, Enpleguaren Euskal Estrategiaren zirriborro-proposamena jorratu zen. Tresna horrek Enplegu Politika Publikoen oinarriak jasoko ditu, eta datorren ekainean argitaratzea aurreikusten da.

Hireketik Estrategiaren zirriborroari ekarpenak egin dizkiogu Enplegu Inklusiboko Taldearen bidez, eta ekarpen horiek Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren eta Enpleguaren Euskal Foroaren bidez bideratu dira

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario/a. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies